Hiru egun besterik ez dira pasa Ordiziako azokaren V. mendeurrenaren inguruan egindako infografia argitaratu genuenetik eta benetan pozik gaude guztiok gure lanak izan duen oihartzunarekin.
Ordiziako Azokaren V. mendeurrena dela eta, infografia bat egin dugu
512an herri guztia suntsitu zuen sutearen ondorioz Gaztelako Juana La Loca erreginak herriari “urtean zehar, asteazkenero, merkatu librea, zergarik gabea, egiteko errege baimena” eman zionetik gure azokak makina bat istorio eta gertaera bizi izan ditu. Aurten gure herriak efemeride horren V. mendeurrena ospatzen du eta nire DBH3ko ikasleekin batera, gure ekarpentxoa egitea ausartu gara.
Ebaluazio publikoa, bai ala ez?
uela urte batzuk, blogen eskutik etorri zen Web 2.0 deituriko iraultzak irakaskuntzan ere, beste esparruetan bezala eragin handia izan zuen. Lehen urte haietan halako joera bat ere nabarmendu zen eskoletan non blogak bereziki edozertarako erabiltzen genituen. Gela barruan ikasleek burutzen zituzten lanak, esate baterako, blog batean jasotzea ez zela oso konplikatua egiaztatu genuenean, hantxe hasi [...]
Jokin in Googleland: zalantzak eta errezeloak
nartu behar dut nire harremana sare sozialekin nahiko xelebrea dela. Gaurdaino arrakastatsuenak izan diren sare guztiak probatu ditut baina beti topatzen dut arrazoiren bat sare horien eta nire arteko harremana eteteko. Garbi dago arazoa ez direla sareak, arazoa ni naiz
Gehiago konpetentzia digitalaren inguruan
akintza Ikastolaren Hezkuntza Proiektuaren berritze prozesuarekin hasi gara aurten. Ikastola proiektuari zuzenean lotuta doaz gure Curriculum Proiektua baita Gestio/Antolaketa Proiektua ere.

Azken iruzkinak