Ubuntu Netbook Remix

ubuntu netbook

Asus-ek eeePc ultra-eramangarria kaleratu zuenetik asko dira filosofia berarekin sortu diren ordenagailuak. Une honetan merkatuan ditugun aukerak ugariak badira ere, hauen tripetan erabil daitekeen softwarean ez da berrikuntza gehiegirik izan. Hauetako ekipo gehienek bi konfigurazio ezberdin aurkezten dituzte: bata WindowsXpean eta bestea Linux banaketa batean oinarritutakoak. Bigarren kasu honetan, gehienek Suse Linux bertsioa dute instalatuta; Asus eeePC-ak Xandros izeneko distro bereziarekin ere eros daiteke.

Canonical-ek, UMPC hauek lortu duten arrakasta ikusirik eta Intel-ek ekipo hauetarako bereziki garatu duen Atom prozesadorea laster salduko dituela kontutan izanik, ekipo hauen berezitasunera egokitzen den Ubuntu distro berezia prestatu du. Ubunturen “zapore berri” honekin, alde batetik, etekin handiagoa atera nahi zaie web baliabideei eta, bestetik, ekipo hauen erabiltzaile profila nolakoa izango den kontutan hartuz (gaztetxoak, kasu askotan), interfaze erabilerraza sortu nahi izan dute. Interesgarria Ubuntuk egin duen mugimendu berri hau, dudarik gabe.

Iturria: Entre Tuxes y Pepinos

Albistearen jarraipena: Technorati

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.