Google pertsonalizatuta

Google pertsonalizatuta

Hementxe duzue gai honi buruzko informazio zehatza

Munduko bilatzailerik famatuena eta erabiliena egiten dutenek beste zerbitzu berri bat abian jarri dute gaur bertan. Zerbitzu honen bitartez, Google-en hasiera orria pertsonalizatzeko aukera ematen digute eta bertan, Gmail korreoa, albisteak, Keyhole … bistaratzeko aukera izango dugu. Hasierako orri horretan norberak zehazten ditu bere edukiak eta probak egiten hasteko helbide honetara joan beharko duzu. Zoritxarrez, oraindik ezingo dugu gure hizkuntzan erabili, aplikazio askorekin gertatzen den bezala, aurkitu dudana ingelesez dago baina nahiko erraz konfigura daiteke. Probatu eta zure iritzia hemen adierazi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.