Ez da ohikoa, baina blogetara iritsi da birus “arriskutsu” hau. IKTeroak bere hatzaparretan erori da.
Sendatzeko txertoa jarri beharko dugu.
Gezurra badirudi ere, testu honen gaineko graffiti horretan, IKTeroak idatzita dago. Gisa honetako artea gogoko dutenentzat, tresna oso egokia aurkitu dut hemen. Flashen eginiko tresna honek aukera eta diseinu ezberdinak eskaintzen ditu eta erabilera nahiko erraza. Eginiko graffitia irudi gisa gordetzeko, “ImpPnt” tekla sakatu beharra dago eta gero dokumentu batean itsatsi.
Nik uste dut gazte batzuentzat oso tresna aproposa dela, izan ere, gure herriko pareta guztiak jada margotuta daude.
Geroz eta gehiago gustatzen zait Firefox. Hamaika aldiz aipatu dira nabigatzaile honek aurkezten dituen abantailak zeintzuk diren, beraz, ez ditut hemen berriro ere errepikatuko. Halere, azkenaldi honetan txundituta geratzen ari naiz Firefox-entzat kaleratzen ari diren plugin edo gehigarri berriekin. Hauetako gehigarri batzuk kilobyte gutxiko kodigo zati txikiak izan arren sinestezina izaten da nabigatzaileari gehitzen dioten balio erantsia. Hori da gertatzen dena Performancing 1.0 plugin berriarekin.
Plugina ohi den bezala deskargatu eta instalatu ondoren, F8 sakatuz edota nabigatzailearen behekaldeko eskuin aldean dagoen ikono berrian klik eginez, zure blogean idazteko editore konpleto bat irekitzen da pantailaren erditik beheraino (atzean bisitatzen ari zinen webgunea mantentzen du). Plugin honek w.bloggar edota ecto bezalako editore bat gehitzen dio zure Firefox-ari. Hauetan gertatzen den bezala lehenik blogeatzeko erabiltzen duzun plataforma zein den adierazi beharko duzu (WordPress, Movable Type eta Blogger plataformak onartzen ditu), ondoren zure blogaren identifikazioa egin beharko duzu (nire kasuan xmlrpc.php fitxategiaren helbidea idatziz) eta bukatzeko blogean erabiltzen duzun erabiltzaile izena eta pasahitza sartu. Une honetan has zaitezke zure bidalketak idazten.
Itxuraz sinplea da baina zure bidalketak sortzeko beharrezkoak diren gutxieneko tresna guztiak ditu: oinarrizko edizio barra bat, artikulua bistaratzeko hiru aukera desberdin, blog eta atal desberdinen artean txandatzeko aukera… eta oraintxe bertan aurkitu dudan beste aukera interesgarri bat. Edizio eremuaren atzean geratzen den web orriaren gainean eskuineko botoiez klik egiten baduzu “Performancing” izeneko aukera berri bat agertzen da. “Blog this page” aukeratuz idazten ari zaren artikuluan orri honen linka txertatzen du. Oso praktikoa.
Pluginak Firefox 1.5 bertsioarekin bakarrik da bateragarria.
Blogsome-n bloga duzuenontzat albiste txar bat: xmlrpc bitartez argitaratutako artikuluek “backslash problem“ deitzen den arazoa dute. Sistemak artikuluetan agertzen diren kakotx guztiei backslash bat ipintzen die aurretik. Honek balio gabe uzten ditu linkak eta txertatutako irudien helbideak.
Olentzero jauna zin dagizut aurtengoan txintxo portatu naizela. Nire ikasleekin inoiz baino eskuzabalagoa izan naiz eta nire lankideekin sekula baino baketsuago aritu naiz . Beraz, nire uste apalean jarraian eskatuko dizkizudan opariak merezi ditut. Hona hemen nire eskaera:
Olentzero jauna, eskutitz ofizialik idazteko aukerarik eduki ez dudanez, hemen duzu nire eskarien zerrenda.
Besterik gabe, zure oparien zain geratzen naiz.
Jolaus
PD: etxean tximiniarik eduki ezean, irekita utziko dizugu etxeko Wi-Fia. Nire Skype kontura deitu eta irekiko dizut jardineko leihoa. Mila esker.
Flickr erosi ondoren, Yahoo!-k Del.icio.us erosi duela irakurri dut gaur Denken Über-en. Borrokak jarraitzen du GAMEY taldea osatzen duten konpainien artean.