Microsoft eta Yahoo!-ren arteko aliantza

Izenburuan aipatutako bi multinazional horien mezularitza aplikazioen erabiltzaileak garenok (MSN Messenger eta Yahoo! Messenger) betidanik bota izan dugu faltan bi aplikazio hauen artean “txateatu” ahal izateko aukera. Orain arte genuen eragozpen hau badirudi bukatu dela bi enpresa hauek sinatu duten akordioaren ondorioz. Honen bitartez bi plataformen arteko komunikazio bideak eta artxiboen transferentzia bermatuta geratuko da.

Badirudi mugimendu honen atzetik bi helburu nagusi daudela:

Lehenengo atalari dagokionez ezer gutxi aipa dezaket. Baina oso garbi dago Messenger biek aurrerapuso handiak eman beharko dituztela Skype-k eskaintzen duen zerbitzuaren kalitatera heltzeko.

Azkenaldi honetan froga desberdinak egin ditut nire ikasleekin Skype erabiliz. Harritu ninduen lehenengo gauza zera izan zen: ikasleek ez zuten Skype ezagutzen, beraien arteko komunikazio osoa MSN Messenger-arekin gauzatzen zute. Skype probatzen hasi ginenetik, ikasleek eurek izan dira zerbitzu honen abantailen lekukoak eta poliki-poliki Messengerra alde batera uzten hasi dira. Beraz, zentzuzkoa izan daiteke bi multinazionalek gauzatu duten mugimendu estrategiko hau.

Denborak argituko du plataforma biren bateratze honek izango dituen ondorioak.

Musika doan legalki Interneten

Lehengo egunean, musikazaleok pozez betetzen gaituen artikulu horietako batekin topo egin nuen consumer.es aldizkarian: Geroz eta musika gehiago doan eta legala Interneten. Bertan aipatzen da software soziala eta Creative Commons lizentziei esker, milioi batetik gorako diskotekaz goza dezakegula sarean doan eta legalki. The Red Ferret, ProyectoIsla, Kittyspit.net, Durdenrecords, laMundial.net guneak aipatzen dira, besteak beste, baina Internet Archivek aipamen berezia merezi du.

La ’sonosfera’ recopilada Ningún sitio en Internet iguala la colección sonora del archivo de audio de Internet Archive. Desde esta página, perteneciente a una organización sin ánimo de lucro, se pueden descargar numerosos directos de rockeros como Ryan Adams o los legendarios Grateful Death; piezas de músicos clásicos y de jazz y canciones de miles de bandas más.

Halere, hurrengo galdera da? Eta zer gertatzen da autoreekin? Hau onartuko al dute? Bada, ikuspuntua ez da nik hasiera batean pentsa nezakeena; euren aburuz, nahiz eta salmentak agian igo ez, lortzen duten onura da entzule gehiago gerturatzea beraien kontzertuetara bere musika internet bidez ezagutzera eman dutenetik. Aldi berean, beraien jarraitzaileekin elkarreragina eta partekatzea askoz ere handiagoa ei da postaz bidaltzen dizkietelako iritziak, iradokizunak, zorionak eta abar luze bat eta horrek bere entzulegoaren nahien ideia nahiko garbia ematen omen die. (Dena den, ziur nago autore askok eta askok ez dutela horrela pentsatuko, ezta zenbait multinazional ere; baina, tira, gu gustura…).

musika kopiatzeko klikatu beharrekoa

Amaitzeko, Netlabels diskografika mota berria azaltzen du, diskografika hauen ezaugarri garrantzitsuena zera da: ekoizten eta sustatzen duten musika denon eskura jartzen dute interneten, edonork jaits dezake abesti zein diska oso bat ezeren truke, hau da, ez dago publizitatea jasan beharrik ezta datu pertsonalik igorri beharrik ere.

Los netlabels están generando una escena musical paralela en el ámbito de la electrónica y el hip hop; principalmente en los países centroeuropeos y escandinavos, pero también en países tan diversos como Japón, Chile o Israel. Su baza es darse a conocer en la red a base de sociedades virtuales de seguidores e intercambio de música. No contemplan la pieza musical como un objeto comercial, sino como una tarjeta de presentación de su talento; algo que les da a conocer y les llena las salas de conciertos.

Netlabels interesgarri batzuk: Tokyo Dawn Records, Ideology, Miklataklitim, Jacobinodiscos, Sofasound

Jacobinodiscos Ideology Sofasound Netlabels.org

Gauza dezente uzten dut aipatu gabe, ikusten duzuen bezala, aipatutako artikuluak datu ugari eta erreferentzia interesgarriak ematen dituelako; beraz, gehiago jakin nahi izanez gero, bertara joatea izango duzue onena!

SPIMa; zabor gehiago gure ordenadorean

SPam over Instant Messaging (SPIM)” gure ordenadoreetan laster izangu dugun izurrite berri baten izena da. Izen honekin deitzen zaio MSN Messenger, Yahoo Messenger, Gtalk eta antzeko aplikazioetatik jasotzen den SPAM motari. Nahiz eta SPIMa ez izan fenomeno berri bat, InfoBAEn irakurri dudanaren arabera, azken hilabeteetan bere presentzia izugarri handitu omen da; bertan diotenez une honetan Internetek sortzen duen zaborraren %5a SPIM moduan zabaltzen da.

SPAMarekin gertatzen den bezala, guzti honen atzean robotak daude lan zikina egiten. Hauek, gure mezularitza aplikazioetan ditugun helbide elektronikoak lapurtzen dizkigute. Ondoren programa hauek, aurretik lapurtutako “benetako” helbidea duen norbaiten izenean, gure kontaktuetan gehitzeko eskaera egiten digu. Aurreko mezua onartzen badugu SPIMaren biktima bihurtu gara. SPAM mota berri hau korreo bitartez banatzen dena baina kaltegarriagoa omen da, azken finean, mezua ez dugu guk ireki behar; konturatu gabe irekitzen diren pop-up bezala zabaltzen dute beraien publizitatea.

Nahiz eta oraindik ez izan oso ezaguna, mezularitza aplikazioek, azken urteotan izan duten eta datozenetan izango duten hazkundean oinarriturik, badirudi laister SPIMak SPAMari aurre hartuko diola. AOL, Microsoft eta Yahoo, esate baterako, hasi dira arazoari serio aurre egiten.

Artikulu honetan hain alarmistak ez diren iritziak irakur ditzakezue. Denborak esango du zer gertatuko ote den SPIMarekin.

Tipp-Ex’s killer?

Barkatuko didazue magic-en aurreko bidalketaren izenburua parafraseatzea baina nik uste dut Pilot etxeak kaleratu berria duen boligrafo berri honekin gure ikasleek erabiltzen duten Tipp-Ex zikinaren amaiera izan daitekeela.

Gogoan dut 80ko hamarkadan Papermate etxeak borratu zitekeen arrastoak egiten zituen boligrafoa atera zuenean. Borratu?. Bai, noski, eta orriari egiten genion zuloa ere polita geratzen zen beharrezkoa zen borragoma gorri zatar harrekin. Badirudi japoniarrek asmatutako produktu berri honekin kontuak desberdinak izango direla. Boligrafo hauen tinta ez omen du parerak xurgatzen eta, ondorioz, azalean geratzen da, horregatik da hain erraza borratzea. Onartzen dut Pilot boligrafoak oso guztukoak ditudala eta horregatik Europan salgai jarri bezain pronto bat erosiko dut eta, benetan esandakoa ondo betetzen badute, kanpaina egingo dut nire ikasleen artean horrelako boligrafoak eros dezaten ea behingoz desagertzen diren beraien kartapazioetatik hainbeste gorrotatzen ditudan Tipp-Ex likido pote horiek!

Xatakan irakurria

Bloglines’ killer???

Ustekabean, inork espero ez zuenean, Google-ek bere azken produktua aurkeztu zuen atzo: Google Reader.

Hasteko, Google Account beharrezkoa da zerbitzuan sartzeko. Hori, besterik ez.

RSS eta ATOM jarioen irakurgailu hau oso bizkor dabil, Ajax-en oinarrituta, bere interfazea oso sinplea, garbia eta erabilerraza da. Etiketak (karpetak) ditu, “gmail this” eta “blog this” aukerak eskaintzen ditu, Gmail-en bezala izartxoen bidez azpimarratzeko sistema, OPML inportazioa, jarioen bilatzaile bat eta podcast-ak entzuteko erreproduktore bat on line ere badu. Ba al dago gehiago eskatzerik?

Nik baietz esango nuke. Izan ere, atzo oso jario gutxi sartu nuen eta gaur gehiago sartu dudanean, ohartu naiz mantsoago dabilela eta Bloglines baino denbora gehiago behar duela eguneratzeko. Nolanahi ere, izugarri ona iruditu zait zerbitzu berri hau eta beta fasean dagoela aintzat hartzen badugu, ez litzateke harritzekoa izango, akats horiek zuzentzerakoan, merkatuaren zati handi batekin gelditzea.

Yahoo-k ere zerbitzu hau eskaintzen du, baina nik izan ditudan arazoengatik asko erabili ez dudan arren, ez dut uste erabiltzaile asko erakarriko duenik. Ni blog honen jarioa sartzen ahalegindu nintzen baina beti arazoak ematen zizkidan eta gaur, post hau idatzi baino lehen, berriro saiatu naiz eta arazoak errepikatu egin dira. Ez dut uste berriro ahaleginduko naizenik. Momentuz, Bloglines eta Google Reader-ekin geldituko naiz.