SPIMa; zabor gehiago gure ordenadorean

SPam over Instant Messaging (SPIM)” gure ordenadoreetan laster izangu dugun izurrite berri baten izena da. Izen honekin deitzen zaio MSN Messenger, Yahoo Messenger, Gtalk eta antzeko aplikazioetatik jasotzen den SPAM motari. Nahiz eta SPIMa ez izan fenomeno berri bat, InfoBAEn irakurri dudanaren arabera, azken hilabeteetan bere presentzia izugarri handitu omen da; bertan diotenez une honetan Internetek sortzen duen zaborraren %5a SPIM moduan zabaltzen da.

SPAMarekin gertatzen den bezala, guzti honen atzean robotak daude lan zikina egiten. Hauek, gure mezularitza aplikazioetan ditugun helbide elektronikoak lapurtzen dizkigute. Ondoren programa hauek, aurretik lapurtutako “benetako” helbidea duen norbaiten izenean, gure kontaktuetan gehitzeko eskaera egiten digu. Aurreko mezua onartzen badugu SPIMaren biktima bihurtu gara. SPAM mota berri hau korreo bitartez banatzen dena baina kaltegarriagoa omen da, azken finean, mezua ez dugu guk ireki behar; konturatu gabe irekitzen diren pop-up bezala zabaltzen dute beraien publizitatea.

Nahiz eta oraindik ez izan oso ezaguna, mezularitza aplikazioek, azken urteotan izan duten eta datozenetan izango duten hazkundean oinarriturik, badirudi laister SPIMak SPAMari aurre hartuko diola. AOL, Microsoft eta Yahoo, esate baterako, hasi dira arazoari serio aurre egiten.

Artikulu honetan hain alarmistak ez diren iritziak irakur ditzakezue. Denborak esango du zer gertatuko ote den SPIMarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.