20.000 bideo eta bideo kode dohain

Video Code Zone (musika bideoen kodeak) Atzo, euskaljakintzan sartzeko Coldplay taldearen bideo baten bila nenbilela, helbide honekin egin nuen topo: VideoCodeZone. Com.

Sarean, egia esan, nonahi aurki ditzakegu bideoak dohain, baina hemen topatutakoa guztiz interesgarria iruditu zitzaidan. Ez dakit zuei gertatuko zaizuen, baina nik askotan zailtasunak izaten ditut blogean sartu nahi ditudan bideoekin eta euren kodeekin. Bada, gune honetan sartu eta izugarrizko bideo pilen kodeak topa ditzakezu: musika bideoak, 100 bideo arrakastatsuenak, dibertigarriak, jokoak… 20.241 bideo eta bideo kode, abedez sailkatuak, modu errazean aurkitzeko! Egin behar den gauza bakarra da nahi den bideoa topatu eta blogean kodea sartu. Amaitzeko esan, zure bideo zerrenda osatzeko aukera ere baduzula. Ikusten duzuen bezala, erraza bezain praktikoa!

Lastima, hemen ere, beste hainbat arlotan bezala, euskararen presentziaren arrastorik ez sumatzea! Noizko horrelako bideo bilduma bat euskaraz? Ordura arte, hementxe doa adibide bat (egia esan behar badut, honen berri izan nuenetik, ezin izan diot bideoak ikusteari utzi! Bideoak ikusi eta azterketak zuzendu! A zer asteburua!!!)

EVERYBODY’S CHANGING (Keane)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.