Blogari.net

Teketen-en irakurtzen dut blogak sortzeko euskarazko tresna berria kalean dela gaurtik aurrera. Albistea irakurri bezain pronto nire bloga sortzera joan naiz ziztu bizian.

Lehen inpresioa ona da. b2evolution-ean oinarritutako blogak sortzeko sistema da (Berria-ko blogariek erabiltzen dutenaren berdina, hain zuzen ere). Erabilterraza lehen inpresio batean eta diseinu erakargarri mordo batekin datorrena. Proiektuaren aztean Elurnet S.L. enpresa dago eta bere garapenean Gorka Julio berak ere parte hartu du.

Zure bloga euskaraz kudeatu eta argitaratu nahi baduzu aukera polita duzu Blogari.net-en

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.