Luke aldizkari digitala

Pixka bat (edo oso) berandu bagabiltza ere, LUKE aldizkari digitala aurkeztu nahi dizuegu (ezagutzen ez duzuenoi, behintzat). Berandu diot, 2000ko urtarrilean hasi eta, jada, 65. zenbakian doazelako! Baina, kontua da, guk duela gutxi ezagutu dugula eta, benetan interesgarria deritzogunez agerkariaren diseinu, ideia eta edukiari (gazteleraz idatzita egon arren), beraren berri eman nahi dizuegula.

Luke aldizkariaren goialdea

Luke literaturan eta egungo sorkuntzan (zentzu osoan eta irekian hartua), arte eta musikan oinarritutako aldizkari digitala dugu. Bertan, literaturaz gain, arte, musika, zine, antzerki eta bestelakoei buruzko artikuluak topa ditzakegu.
Hementxe, aurki ditzakegu, halaber, mundu honetan murgiltzeko beharrezkotzat jotzen dituzten loturak ere. Egia esan behar badut, erreferentzia labur hau idazteko (edo idatzi aurretik dokumentatzeko) denbora mordo bat pasa dut (ez pentsa lerro hauek idazteko izan direla, ez; sartu eta ezin atera ibili naizelako baizik!). Loturaz lotura argazki erakusketa batetik, poesia gune batera pasa eta handik, literatura aldizkari ezberdinetara jauzia eginez ibili naiz.

Kepa Murua (poeta-editore), Angel Lz. de Luzuriaga (kreatiboa), AFC Mintxo (pintore), Roberto Gutiérrez (musikazale eta abokatua) eta Luis Arturo Hernández (irakasle-idazlea) dira hilabetero zenbakia sarean jartzez arduratzen direnak. Iritzi askearen aldekoak agertzen dira, aurreiritziaren aurkakoak; euren ustez, hitzak eta irudiak etengabeko jarioan aurkitzeko leiho handi bat da aldizkaria…

LUKE es experimental y creativa, mira y ve al mismo tiempo, dice y opina, informa y difunde un mundo propio, habla del artista y del mundo, se atreve a ser mensaje y emoción, entre el caos y la confusión del momento busca sus propias respuestas y contradicciones.

Hau guztia eta askoz ere gehiago www.espacioluke.com -ean ikusi ahal izango duzue…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.