JClic Moodlen

jclic_logoIrakasle gehienok ederki ezagutzen dugun Clic aplikazioak albiste ona dakarkigu. Kataluniako gobernuak aplikazioa Moodlen bertan erabiltzeko moduloa prestatu du. Hemendik jaits daiteke: https://projectes.lafarga.cat/frs/?group_id=13
Gainera, irakasleek egindako jarduera asko guztion eskura daude, batzuk euskaraz (http://clic.xtec.cat/db/listact_ca.jsp).
Geure ikasgela birtualean instalatu eta ongi dabilela dirudi. Bide batez, euskaratu egin dut.
Hizkuntza-fitxategiak hemen eskura daitezke.
Jarduerak lehendik prestatuak zituztenek orain Moodlen bertan erabil ditzakete, eta beste guztiek garaiz dabiltza modulo berria probatzeko.
Laguntza behar izanez gero, AnĂ­bal de la Torreren bitakoran informazio ona, sakona eta ulerterraza ematen da.
Ondo pasa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.