Freaking out in colours!

Barka iezaidazue izenburu pedante hau emoticon baina sarea ezagutzen noan heinean geroz eta gehiago aluzinatzen dut World Wide Webean topatzen ditudan "munstroekin", benetan.

Sarean zehar bueltatxo bat ematen ari nintzela, itxura sinpleko g2p izeneko webgune batera heldu naiz. Atentzioa deitu didan lehenengo gauza web orriaren hondoa izan da: soflama moduan etengabe irakur daiteke "NOT P2P, G2P". Webgunearen eginkizun nagusiari buruz zera adierazten dute goiburuan:

"Google Hacking to Locate MP3s"

Azpian dagoen gelaxkan, pista modura, abeslari edo talde baten izena proposatzen dute, webgunea bisitatzen duzun bakoitzean proposamena aldatzen delarik. Nire kasuan Bob Marley izan da webgunera harrera egin didana. Asko miresten dut abeslari jamaikarra baina nik nire New Order maitatuen izena idatzi dut bere ordez. Liburu edo mp3-en artean, azken hauek aukeratu ditut eta "Go!" sakatu dut. Nire harridura handienarekin, hara non Google-ek berak nire musika talde kutunenak sortutako baliabideen zerrenda erraldoia ematen didan!!!. Entzun, ikusi, deskargatu… klik gutxi batzuren truke!. Eta segituan datorkit burura galdera klabea: eta zergatik g2p eta ez p2p edo bt?. Ikus beraien webgunean zer dioten honi buruz.

Eta horrelaxe, topatu ditudan lotura desberdinetan klik eginez, saltoka saltoka, beste leku honetara heldu naiz. Mashups izenarenpean mp3 abesti sorta xelebre bat aurkitu dut. DJ onenaren lekuan ipini den norbaitek, Nick Cave eta Jennifer Lopez-en abesti bana hartu eta hauekin antza gutxi duen beste abesti berri bat sortu du. Gauza bera egin du Alizee eta Pet Shop Boys-ekin, edota Sade eta New Order, The Cure eta Christina Aguilera, The Darkness eta Annie Lennox, Spice Girls eta The Doors emoticon… Egia da abesti guztien kalitatea ez dela punta puntakoa baina orokorrean lortutako abesti "berrien" orijinaltasuna ezin da ukatu.

Zer egingo ote du SGAE-k horrelakoen aurrean?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.