Microsoft Mesh

Weba plataforma bezala erabiltzen duten aplikazioen artean, nagusienak (Facebook, Del.ico.us edo Flickr bezalakoak salbuespenak kenduta, noski) Google-en esku daudela esatea denok dakigun zerbait da. PCaren esparruan berriz, Microsoft dela jaun eta jabe ez dago esan beharrik. Bi enpresa hauen negozio ereduak oso bide desberdinak jarraitu dituzte orain arte; batak bestean eraginik ez duela zirudien orain dela gutxirarte.

Baina Google-ek Gears kalean ipini zuenetik hau dena aldatu egin da. Biek dakite arrakastaren muina bi ingurune horien uztarketan datzala, burruka horretan garaile ateratzea nahi badute, PC eta webaren arteko sinkronizazioan urratsak ematea derrigorrezkoa dela. Microsoftek oraintxe eman du helburu honen aldeko urrats garrantzitsua: Microsofts Mesh ipini dute kalean (oraindik beta fasean dena den). Honen bitartez, ekipo desberdin eta erabiltze desberdinen artean dokumentuak partekatu eta sinkronizatzeko gunea eskaintzen dute. Aplikazio honen inguruan informazio gehiago daukazue Live Mesh izeneko gunean. Estrategikoki mugimendu garrantzitsua egin dutela ezin da ukatu; gauzak ondo egiten badituzte, Googlei aurre egiteko baliabide potentea izatera heldu daiteke.

Etiquetas:

Google Maps: trafiko iragarpena

Zertarako arduratu behar dugu eguraldiaren iragarpenak egiteaz, praktikoagoa eta dibertigarriagoa bait da trafiko iragarpenak egitea, LifeHacker-en kontatzen duten bezala.

Google berritzen jarraitzen du, eta horaingo honetan, funtzio berri batekin datorkigu: lurralde batzuetan, Amerikako Estatu Batuak-o (AEB) inguruan adibidez, trafikoa iragartzeko aukera ematen digu. Ea zortea pixka batekin, hemendik gutxira ikusten dugun aukera hau hemen.

Dirudienez iragarpenak, kontsultatzen ari garen kale edo lurralde eremu berdinean, aurreko egunetan gertatutako trafiko datuetan oinarritzen dira.

Wikispaces pertsonaliza daiteke

Wikispaces zerbitzuak arrakasta itzela lortu duela irakaskuntza munduan ukaezina da. Geroz eta gehiago dira plataforma honetan sortutako wikiak. Arrakastaren gakoetako bat zerbitzuak izan dituen etengabeko hobekuntzak izan daiteke, izan ere, hasierako aplikazio sinplea poliki-poliki tresna konplexu eta aberats batean bilakatu da.

Dena den, beti bota dut faltan wikiak pertsonalizatzeko aukera handiagoa. Zerbitzuak eskaintzen dituen diseinu propioak oso gutxi eta, era berean, nahiko kaxkarrak dira. Aplikazioaren ataria bera euskaratzeko ezinezkoa zen. Tira, horrek guztiak irtenbidea baduela konturatu nahiz gaur bertan. Honen inguruan gehiago jakin nahi duenak irakasleon txokoa den ZirIKTeroen gunean azaltzen da nola burutu daitekeen hau guztia.

Matematikak bizitzeko gunea

Jarioan, gaur, aspalditik iritsi zaidan gune interesgarrienetako bat iritsi zait: Matematicas Experimentales . Gune horretan, matematikako ohiko ariketetatik ateratzen diren 200 baino proposamen gehiago datoz. Erakusketa gisa antolatutako gune honetan, planteatzen diren proposamenak ikasle eta irakasleei zuzenduta daude eta esperimentazioa, hipotesien lanketa, demostrazioak, eztabaidak… bezalako jarduerak burutzea ahalbideratzen du.

Gunea, UNESCOren ekimen bat da eta kredituetan ikusi ahal izan dudanez, EHUko Marta Macho itzulpen lanetan aritu da. Gunea, Ingeleraz, Frantsesez, Gazteleraz eta Portugaleraz dago.

WordPress 2.5 argitaratu da

Lehenengo egunean WordPress 2.5 RC1 bertsioaren berri eman genuen eta berehala RC2 bertsioa kaleratu zuten. Bada, hiru egun beranduago, 2.5 bertsioa atera dute. Ez da makala eman dioten erritmoa, ez?

Nik, dagoeneko, bertsio berri hau instalatu eta egiaztatu dut RC bertsioetan sumatu nituen akats txiki batzuk konponduta daudela. Orain, euskarazko bertsioaren zain gelditzen naiz.

RC2 bertsioa atera zen egun berean, Librezalekoek 2.5 bertsioa euskaratzeko deia egin zuten eta, oraintxe bertan, hauxe da euren Pootle itzultzeko zerbitzuan irakur daitekeena: 1504/2124 itzulirik (152 zuri, 468 zalantzan).

Beraz, aurki izango dugu guztion esku bertsio berri hau euskaraz. Abuzturako 2.6 bertsioa iragarrita dago.

Amaitzeko, bertsio berri honek dakartzan berrikuntza nagusienak laburbilduko dizkizuet:

  • Diseinu berria
  • Fitxategi bat baino gehiago batera igotzeko aukera
  • Pluginen eguneraketa zuzenean administrazio gunetik
  • Galeriak sortzeko aukera
  • Administrazioaren gune nagusia widget=en bitartez pertsonalizatzeko aukera
  • Cooki=en enkriptazioa
  • Igotako fitxategi multimedia antolatzeko liburutegia
  • WYSIWYG editore berritua eta kodea errespetatzen duena
  • Pantaila osoan idazteko aukera
  • Biltzaileak mezu nahiz orrialdeetan bilatzen du
  • Pasahitzen segurtasuna neurtzeko barra