Posterrak on-line!

Ikusita eta ohartuta azken egun hauetan gure blogak hartu duen tonu serioaz, parentesi txiki bat egin nahi dut. Aspaldi honetan irrikitan nengoen baina denborarik ez eta azkenean hartu ditut minutu batzuk hau egiteko. Muñoz de la Peñaren aulablog21ean ikusi nuenetik buruan banuen ere, “biktima” bat behar nuen ( ez nuen egin behar nire argazkiarekin, noski!!!! ).

Honelako posterrak on-line helbide honetan sor ditzakezue. Bide batez, jolas eta ez “jolaus” bat proposatuko dizuet:
Ezetz asmatu nor den argazkian azaltzen den blogaria?? Pista bat ematearren esango dut asko eta asko idazten duela blog honetan…

Google-en logoa pertsonalizatu

Munduko bilatzailerik famatuena den Google-n logoaren letra Catull izenekoa da eta koloreak Legoren omenez hautatu zituzten, honekin omendu nahi baitzuten bilatzailearen lehenengo zerbitzaria.

Ikusi nahi baduzue nola geldituko litzatekeen zuen webaren izena Google-n logoa imitatuz, Google- ekin zerikusirik ez duen helbide honetan aurki dezakezue aplikazio bitxi hau. Hala ere, gogoratu irudi horiei ezin zaiela erabilpen publikorik eman.

Informazio gehiago: google.dirson-en

Google moon edo Google cheese?

Google moon

1969.eko uztailaren 20an Apollo XI espaziuntzia ilargira iritsi omen zen, gogoratu batzuek hori ukatzen dutela, eta hori ospatzeko Google-ek Google moon zerbitzua jarri du.

Albiste hau ALT 1040n irakurri dudanean, berehala sartu naiz ikusteko asmoz eta euren aholkua jarraituz zoom-ari “topera” eman diot. Hori ustekabea!!! Proba ezazue.

Google Earth dohain

Google Earth

Keyhole-k garatu eta Google-k erosi zuen programa hau dagoeneko eskura dugu. Lehenago ia 30$ urteko balio zuen programa hau dohain hemen deskarga dezakegu baina, hori egin aurretik, hemen begiratu ziurtatzeko zure ordenagailua baliagarria den ala ez.

Zalantzarik gabe, albiste pozgarria software librearen alde gaudenontzat. Hala ere, zerbitzu honek aukera gehiago eskaintzen ditu eta “PLUS” eta “PRO” bertsioak ere atera dituzte ordaintzeko prest daudenentzat. Informazio gehiago Google.dirson-en.

Windows Xp-ren theme berri bat

Gran Faro blogaren bitartez jakin dut kalean dela Windows Xp-rentzako theme berria.


Bere izena Royale da eta ez du itxura txarra. Halere, aurreko mezu batean esan genuen bezala, apostu egingo nuke Microsoft, oraingoan ere, beste enpresa ezagun batek sortutako diseinu batean oinarritu dela. Nori buruz ari naiz?

Theme-a deskargatzeko jo dezakezue Microsoft-eko helbide honetara.