Zeitgeist

Dokumental hau 2007an Peter Joseph produktorearen eskutik iritsi zitzaigun eta oso intersgarria zela irakurrita nuen arren, ia bi orduko iraupena zuela eta ingelesez zegoela jakinda, ez nintzen ikustera animatzen. Gero, gatzelerako azpitituluekin bertsio bat jarrita zegoela jakin dudanean, animatu eta ikusi egin dut. Berehala ohartu naiz dokumental honek irakaskuntzarako duen ahalmenaz.

Dokumentala hiru zatitan banatuta dago:

  1. “Inoiz kontatutako istorirorik handiena” Kristautasunaren jatorria aztertu ondoren, Jeucristoren benetako esistentzia ukatu egiten da.
  2. “Mundua, eszenategi globala” 9/11ko atentatuak, Irak, Afganistan… EEBBetako interes talde batzuen ekimena?
  3. “Ez kasurik egin gortienen atzean daudenei” EEBBetako Erretserba Federala, hedabideen rola, hezkuntzaren rola, gizartearen kontrola…

Ikus daitekeenez, oso gai mamitsuak eztabaidak sortzeko, iritzi kritikoa lantzeko, ikerketa lanak burutzeko, gai horien inguruan gure iritzia plazaratzeko… Zalantzarik gabe, oso material interesgarria DBH eta Batxilergoko irakasleentzat, ikasleen nagiak kentzen laguntzeko, bizi garen gizartearekiko ikuspegi kritikoa sustatzeko, zarpailtzen gaituzten hedabideen aurrean horren otzanak ez izateko…

Irakasleontzat ere oso interesgarria izan daiteke gure jardunaren inguruko gogoeta egiten hasteko. Izan ere, ezartzen diren “erreforma” guztien aurrean nahiko sumisoak gara eta ez dakit interes talde horien borondatea ez ote garen betetzen ari, makinaria erraldoi horren beste pieza bat bihurtu ez ote garen…

Zuei zer iruditzen zaizue?

1GBeko 10 bideo Youtubera igo

Google Dirson-en irakurri berri dudanez, berrikuntza interesgarri hau ezarri dute Youtuben. Oso interesgarria iruditu zait albiste hau, izan ere, orain arte Youtubek zuen 100 MBeko muga kalitatezko bideo asko zerbitzu honetatik “uxatu” egiten zituen.

Zerbitzu hau frogatu nahi duenak, helbide honetan (http://www.youtube.com/my_videos_upload?beta) topatuko du. Nik uste dut, aukera berri honek, bideoak igotzeko lana errazteaz gain, bertan topatuko ditugun bideoen aniztasuna eta kalitatearen mesederako izango dela. Gainera, bideoak igotzen ari diren bitartean, bideoaren informazioa osatzeko formularioa bete dezakegu, igotzeko prozesua oztopatu gabe.

STOP IE6

Oso kanpaina interesgarria abian jarri dutena IE6 nabigatzailearekin amaitzeko. Kanpaina honen xedea, imajina dezakezuen bezala, zaharkitutako nabigatzaile kaxkar horrekin amaitzea da. Horretarako, scriptak prestatu eta eskura jarri dituzte gure guneetan jartzeko. Honela, gure gunean norbait IE6 nabigatzailearekin sartzen bada, ohar bat aterako zaio nabitzailea aldatzeko proposamenarekin edo IE7ra pasatzeko aholkuarekin.

Gure gune hau, asmatzen ez ditugun arrazoiengatik ezin da ikusi IEko inongo bertsioarekin :-( . Hala eta guztiz ere, script horiek sartu dizkiot ea jendea ohartzen den eta gaur egun eskura ditugun nabigatzaile egokiagoak eta aurreratuagoak erabiltzen hasten diren. Nolanahi ere, nire Ubuntun IE instaluta ez dudanez eta instalatzeko asmorik ez daukadanez, jakin nahiko nuke ea ohar hori azaltzen den edo ez.

Scriptaren barnean sartu eta ohar horren testua aldatu eta euskaratu dut. Horregatik, hemen jartzea otu zait:

Bi script horiek jaitsi eta zuen gunera igo ondoren, <head> eta </head> etiketen artean jarri beharko dituzue.

Jolaus eta Seirentzat

Ez dakit opor hauetan Maite eta Jokin forman jartzen ari diren edo ez, baina ikasturtearen amaieran Marbellako Buchinger Klinikan sartzeko moduan ikusi nituen. Horregatik, eta ikasturte berria hobeto hasteko, El Caparazon-en aurkitu dudan proposamen hau luzatu nahi diet. Zoritxarrez, Wii eta Fit oparitzeko behar adineko dirurik ez daukat eta, momentuz, bideoarekin konformatu beharko dute. Ea forman jartzen diren!!!