Udazkena

Amaitu da uda. Pasa den ekainean, ikasturtea amaitzear zegoela, klaseak goizetik soilik ematera pasa ginen. Hauxe izaten da udan sartzera goazelaren lehen seinalea. Oporretatik bueltan, oraindik klaseak goizez bakarrik ditugu baina guztiok dakigu datorren astetik aurrera, ohiko errutinara bueltatuko garela. Zer esan nahi du horrek? Bada udazkenean murgilduta izango garela.

Udazkenari ongi etorria emateko Mikelek ekoiztu duen bideo eder hau txoko honetan ipintzea otu zait. Teknika desberdinak probatzen ibili da azkenaldian eta lortu dituen emaitzak benetan politak dira. Azpian ipintzen dizuedan hau etxean egindako steadicam bat erabiliz grabatu du. Bideo honetan Mikelen etxe inguruko bazterrak udazken kolorez margotuta agertzen dira, garoak bere kolore berdea erabat galtzear dago eta pagoen hostoak dagoeneko erortzen hasiak dira. Izugarri gustatu zait bideoa. Ea zer iruditzen zaizuen zuei:

Argitaratzailea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.