Irakaslearen metamorfosia

Azpian ipini dizuedan dokumentuan Bartzelonako UPCko irakaslea den Miguel Valero-Garciak irakasleok gure lanbidean egiten dugun ibilbide profesionalaren inguruko hausnarketa pertsonal interesgarria egiten du. Autoreak unibertsitatean egindako ibilbide profesionalean bizi izan dituen fase desberdinen inguruan idazten du. Uste dut bere esperientzia unibertsitatetik irakaskuntzara zuzenean pasa garen irakasle askorenarekin bat datorrela. Nik esango nuke Bigarren Hezkuntzako irakasle askoren deskribapena egiten duela bertan.

Aipatzen duen prozesuan bitxiena iruditzen zaidana da lehen faseetan irakasleok apenas ematen diegula garrantzia pedagogia arloko hainbat alderdiei (gure lanaren oinarria izan beharko lukeena), askoz ere kezkatuagoak gaude gerora garrantzia gutxiago izango duten zereginekin. Lehen fase batean gu gara gure kezkarik handiena; zer egingo dut, nola egingo dut, nola hartuko naute ikasleek, nolako esperientziak biziko ditut gela barruan… Bigarrenean edukiak ditugu lehentasun nagusi bezala: apunte onak prestatu, azalpenak ahalik eta txukunenak eman, baliabideak ikasleen eskura ipini…

Konturatzen garenerako kontu hauek guztiak alde batera uzten ditugu eta benetan garrantzia duenari heldu nahi izaten diogu; gure ikasleak. Orduan jabetzen gara gure lanbideen ez ditugun oinarri asko falta zaizkigula, ohiko trebetasun instrumentalak baina askoz ere garrantzitsuagoak direnak. Baina urteek aurrera egin dute eta garapen profesionalak honi heltzeko egin beharreko ahalegina handia izaten da. Gure garapen profesionalak eskatzen duen berziklaketa prozesuari heltzea askotan nekeza izaten da. Eta hortxe, puntu horretan, zalantzak eta beldurrak sortzen zaizkigu eta batzuetan krisi profesional puntu batean ere sartzen garela iruditzen zait. Nola ikusten duzue zuek kontu hau? Horrelakorik somatu al duzue zuen ikastoletan? Nola kudeatu beharko luke ikastola batek kontu hau?

DesarrolloPersonal

Argitaratzailea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.