Podcasting-eroentzat baliabidetxo bat!

mp3DirectCut

Kaixo, azkenean animatu naiz hemen idaztera. Aitortu beharra dut lotsa pixkatekin hasi naizela, baina beno, esaten den bezala garrantzitsuena partea hartzea da.

Askorentzat Podcasting mundua ez da gauza berria. Izugarri zabaltzen ari da. Sarean gai desberdinen inguruan Podcast ugari dira, gehienak ingelesez, baina tira, pixkanaka-pixkanaka gauza zabaltzen doa eta laister euskarak ere atal honetan bere maila emango du. Leku horietara konektatu eta klik batean erraza izaten da sukaldaritzari buruz, naturari buruz edo beste gai bati buruz soinu artxiboak jaistea.

Hala ere, sarritan, horrelako lekuetan uzten dituzten soinu artxiboak, web helbidea edo antzeko zerbait (izenburu edo postdata moduko bat) izaten dute eta beraz zuzenean jaitsitako artxiboa ez da hain erabilgarria.
Hori zuzentzeko bada aplikazioa txiki bat mp3DirectCut izena duena. Aplikazio oso txikia da (instalatzeko artxiboak 158 Kb ditu bakarrik) eta erraz instalatu eta manejatzen da.

Bere webgunean dioen bezala “mp3DirectCut is a non-destructive audio editor and recorder for MP3. You can directly cut, copy, paste or change the volume with no need to decompress your files into a pcm format. This saves encoding time and preserves the original audio quality, because absolutely nothing must be re-encoded.”

Probatu eta esango didazue. Hala ere probak egiteko nik hurrengoa proposatzen dizuet:
bada helbide bat ingelesez txisteak dituena (bi modutara aurkezten ditu: idatziz, irakurtzeko, eta mp3 artxibo bezala, entzuteko). Ingeleseko klaseetan umoreari tartetxo bat egiteko eta aldi berean entzumena, eta zergatik ez beste kultura batzuetako “umore zentzua”, ulertzeko balio dezake!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.