Help! Flash is here!

Ai ene! Flash programak ospe txarra dauka! Bai, animazio onak, interaktiboak eta oso konprimatuak egiteko balio du, baina ikasteko denbora eta buruhausteak behar ditu, ezta?

Beno ba, lasai egon. Horretarako denborarik ez baduzu, Flash animazioez ere goza zaitezke zure pertsonalitatearen arabera:

Alferrontzia: SWISH erabili. Askoz ere denbora gutxiagoan etekina aterako diozu. Zertxobait mugatuagoa da, baina egunen batean langile sentitzen bazara kodean ere sar zaitezke (hau logalea!).

PPTeroa: Power Pointekin erromantze iraunkorra duten horietakoa baldin bazara, zure ikasleentzat 1.500 ppt egin badituzu, ez kezkatu. Programa honek zure Power Point maitean botoi bat agerrarazten du, bertan klik egin eta voilĂ !, aurkezpena flash bihurtu da (I love you Bill Gates).

Literaturazalea: Zurea literatura baldin bada, aplikazio honek flash moduko testuak soilik egiten ditu, oso ondo gainera (Zertarako irudiak hitzak badaude?).

Kopiati: Munduan dena asmatuta dagoela uste baduzu, hemendik pasa eta jadanik norbaitek sortu duen animazioa manipula dezakezu. Hala ere, ez manipulatzen molestatu, seguru dagoen bezalaxe primeran iruditzen zaizula. Ez zara japoniarra izango?

Zinezalea: Gustukoena bideoa duzu, ezta Spielberg? Camtasia Studio aholkatzen dizut. Zure eszenak grabatu (zure ahots gardena barne) eta flash bihurtu. Argia! Kamara! Ekin!
Hala ere, dirurik ez baduzu (life is hard, Steven!). Wink programa zertxobait apalagoa da, baina doakoa. Animo, egunen batean Broadway zure oinetara eroriko da.

Langile amorratua: Arrazoi osoa duzu. Azken finean onena Macromedia Flash da. Denbora eta pazientzia badaukazu, manual honi begiratua eman.
Zorte on guztioi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.