Giza gorputzaren anatomiaren atlas interaktiboa

Bitakora hau martxan jarri zenetik helburu nagusienetako bat irakaskuntza prozesuan baliabide berrien erabilpena bultzatzea izan da. Dagoeneko pasa dira egun dezente eta oraindik atal hori estreinatu gabe daukagu. Hona hemen, beraz, lehen mezua.

Webgune hau topatu dudanean burura etorri zait nire lehen atlas anatomikoa. Argazkiz eta marrazkiz beteriko liburu handi hura. Zenbat denbora pasatzen genuen giharrak, organoak, hezurrak,… ikasten!. Gure etxean anaien arteko lehiaketak ere antolatzen genituen.

Orri honetan organo, gihar, hezurdura eta nerbio sistemaren azalpena sakona egiten da. Elementu bakoitza giza gorputzean dagokion lekuan kokatu behar, kasu bakoitzean orientazio egokia erabiliz. Honekin batera, aukeratutako atal bakoitzaren inguruan datu interesgarriak ematen dira. Merezi du bistazo bat botatzea!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.