Euskarazko on-line baliabideen bilduma

Kaixo, lagunak! IKTeroak-en parte hartzen dugunok jakin badakigu arrakastatsuak izan direla oso orain arte euskararen inguruan idatzitako hainbat artikulu (hiztegiak eta EGAko ariketak on-line…) eta horregatik urrats bat gehiago eman nahi izan dugu alor honetan: euskararen zabalkunderako eta euskal literatura zein kultura ezagutzeko interesgarriak iruditzen zaizkigun erreferentziak bildu nahi izan ditugu. Gure asmoa euskararen erabilera egokia bultzatzea eta euskal literatura eta kulturari buruz aurkitzen dugun informazio interesgarria zabaltzeaz gain, edonorren eskutan ahalik eta modu errazenean informazio hori guztia jartzea izan da. Orri honen eskuineko aldean euskarazko baliabideak on-line izeneko esteka klikatzen baduzue, atal ezberdinetan sailkatutako euskarazko baliabideak topatuko dituzue: hiztegiak, entziklopediak, euskal literatura, euskara lantzeko jokoak…).
Baliagarria suertatuko zaizuelakoan egin dugu eta, gure nahia bilduma osatzen joatea denez, zuen emanaren zain gelditzen gara… Bestalde, norbaiti atal berriren bat otuko balitzaio, sartzeko prest geundeke. Besterik gabe, zuen iritzien zain gelditzen gara. Ordura arte, ondo izan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.