Zure identifikatzailea eskuratu nahi baduzu zoaz Fabian Flores-en webgunera. Hantxe dituzu beharrezko elementu guztiak zure agiria diseinatzeko
Kategoria: FLOSS
Emaiozu buelta
Oiongo San Bizente ikastolako DBH 4ko ikasleek ekoiztutako bideo interesgarria. Emango al diogu buelta denon artean?
Ubuntu 8.04 Hardy Heron eskuragarri dagoeneko
Esan bezala, apirilaren 24rako Ubuntu 8.04 Hardy Heron kalean da. BitTorrent erabiliz deskargatu nahi duenak hementxe dauka esteka.
Etiketak: ubuntu, 8.04, hardy heron, GNU/Linux
Egizu zure webgunearen segurtasun kopia bat Wget-ekin
Aste gutxi batzuk daramat Ubuntu erabiltzen eta dagoeneko sekulako “feeling”a sortu da bion artean. Datorren ostegunean kaleratuko den 8.04 bertsioaren zain nagoen bitartean “howto” interesgarriak aurkitzen ari naiz sarean zehar. Atzo Flickreko argazkiak kudeatzeko beste modu baten berri eman nizuen. Gaur asko interesatu zaidan beste trukotxo batekin natorkizue.
FOSSwire gunean wget komandoaren erabilera azaltzen dute zerbitzari batean duzun webgune baten kopia bat zure ekipora ekartzeko. Tutorial txiki honen bitartez zure web orriaren CSS fitxategiak, irudiak eta bestelako fitxategiak gorde ahal izango dituzu lokalean, barne lotura guztiak errespetatzen direlarik. Prozesuan kontutan hartu beharreko hainbat xehetasun ere oso modu garbian egiten dira.
Oso aukera interesgarria sarean zehar sakabanatuta ditugun webguneen segurtasun kopiak egiteko. Aspalditik nuen gogoa gure blog honen segurtasun kopia bat egiteko baina Blogsomekin hori egitea ez zen gauza erraza. Oraintxe probatuko dut hemen adierazten den prozedura jarraituz.
Etiquetas: ubuntu, wget, gnu/linux, opensource, segurtasun kopia
Flickrfs, kudeatu zure Flickr-eko argazkiak GNU/Linuxen muntatutako unitate batetik
Mount Flickr as a Drive with Flickrfs izeneko Lifehacker-eko bidalketa honetan azaltzen den moduan, aukera daukagu gure GNU/Linux sisteman unitate berri bat muntatzea Flickrfs izeneko aplikazio bat erabiliz. Honen bitartez aukera daukagu gure Flickr kontuan jasota ditugun argazki guztiak kudeatzeko. Argibide gehiago topatuko dituzue egilearen gunean
Etiquetas: lifehacker, flickr, argazkiak, gnu/linux