Baliabideen Erreserba Sistema

Udan MRBS (Meeting Room Booking Service) izeneko softwarea deskubritu nuen, eta hasieratik baliagarri eta erosoa iruditu zitzaidan. Sarean erabiltzeko moduko doako aplikazio honek ikastetxeko erabilpen komuneko espazioak kudeatzeko tresna da, ez gehiago, ezta gutxiago ere. Bistan denez, itxura xumea da, baina praktikoa. Kapturan egun bateko ikuspegia erakusten da, baina asteko eta hileko ikuspegiak ere aukera daitezke.

MRBS

Bere bitartez, irakasleak bideo edo informatikako gelak, esaterako, erreserba ditzake. Aplikazioak ordutegien arteko interferentziak saihesteaz gain, gelako arduradunari erreserbaren berri automatikoki emango dio. Gainera, MRBSk txostenak sortzen ditu iragazki desberdinak erabiliz (gela, erabiltzailea, erabilpen mota, deskribapena…).
Helbide honetatik jaits daiteke: http://mrbs.sourceforge.net/
MRBSk sarean edo Interneten aritzeko PHP eta MySQL behar ditu.
Egileei euskal itzulpena bidali nien arren, oraindik ez dute web gunean argitaratu. Hala ere, interesa daukanak hemen aurkituko du: http://moodle.org/mod/forum/discuss.php?d=76031
Esteka berean Moodle-n nola txertatzen den ere esaten da, izan ere Moodle zaleek MRBS erabiltzeko ez dute zertan berriro logeatu behar bi aplikazioak Moodle-ren 1.6 bertsioaz geroztik integratuta daude eta. Beste arrazoi bat MRBS erabiltzeko, ezta?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.