Aldaketak gure feed-ean

Gaurtik aurrera gure feed-ak helbide berria du. Aspalditik nenbilen Feedburner-ek eskaintzen duen zerbitzua erabili nahiean, batez ere, FeedFlare delako zerbitzua kaleratu zutenetik. Zerbitzu honen bitartez feed-ak balio erantsia jasotzen du. Argitaratutako artikulua jasotzeaz gain artikulua ePostaz edonori bidaltzeko aukera ematen du, bidalketaren autorearekin harremanetan jartzeko aukera ere eskaintzen du, artikuluak dituen iruzkin kopurua adierazten du, bidalketak Technoratin dituen kanpoko linken kopurua ere ematen du, artikulua zuzenearen del.icio.us-era gehitu daiteke…

Beraz, IKTeroak gustukoa baduzue eta gure bidalketak zuen feed agregatzaile kutunenean eduki nahi badituzue helbidearen aldaketa egitea tokatzen zaizue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.