Atzo, IE6 Stop izeneko kanpaina aurkeztu genizuen, gaur, argazki esanguratsu bat, hartu beharreko erabakia ongi har dezazun.
Hilabetea: iraila 2008
Komikiak ekoiztu
Behin baino gehiagotan topatuko zarete komikiak ekoizteko atakan. Bada, Interneten baliabide ugari dago ikasleak komikiak ekoizten jartzeko. Jarraian, zerrendatxo bat jarri dizuet zuen beharretara hobekien egokitzen dena hauta dezazuen.
- Goanimate uztailean honi buruz hitz egin genuen.
- Dvolver Marrazki bizidunak ekoizi urrats sinpleak emanda (mezu honetan txertatuta doana honekin egin dugu)
- Make Beliefs Comix Komiki tira sinpleak
- Bitstrips Komikiak
- Toondoo Komiki tirak flash formatuan enbotatzeko
- PikiStrips Komikiak sortu eta irudia sortu nonahi jartzeko
- Commix Komiki tirak ekoizi artista ezberdinen marrazkiak erabiliz. Beheko tira honekin egin dugu.
Eta zuk ideiak badituzu eta sormena erabiliz proiektu bat aurrera eraman nahi baduzu, adibide bat “Proyecto autodidacta” izeneko gunean topatuko duzu. Bisitatu eta ikusiko duzu komikietan oinarritutako proiektu bat informatika jorratzeko.
Ardora 4.0 kalean da
Irakaskuntzarekin zerikusia dituzten jarduerak ekoizteko “Ardora” izeneko aplikazioaren 4.0 bertsioa kalean da eta hemendik jaisteko aukera dugu, jada. Windows zein Linuxerako bertsioak daude (Wine behar da Ubuntun instalatzeko) eta, gure ekarpenarekin, euskarazko bertsioa ere badago.
Beraz, badakizue, jaitsi, instalatu, hizkuntza eremuan “Euskara” hautatu eta jarri zure neuronak dantzan era guztietako jarduerak asmatzeko, edo, hobeto, jarri zuen ikasleak jarduerak diseinatzen eta sortzen. Gainera, azken bertsio hau, berrikuntzaz beterik dator.
Lerro hauetatik, aplikazioaren garatzailea den José Manuel Bouzán Matanza galiziarrari eskerrak eman nahi dizkiot gurekiko duen begirunearengatik eta hizkuntzeekiko erakusten duen sentsibilitatearengatik. Mila esker!
STOP IE6
Oso kanpaina interesgarria abian jarri dutena IE6 nabigatzailearekin amaitzeko. Kanpaina honen xedea, imajina dezakezuen bezala, zaharkitutako nabigatzaile kaxkar horrekin amaitzea da. Horretarako, scriptak prestatu eta eskura jarri dituzte gure guneetan jartzeko. Honela, gure gunean norbait IE6 nabigatzailearekin sartzen bada, ohar bat aterako zaio nabitzailea aldatzeko proposamenarekin edo IE7ra pasatzeko aholkuarekin.
Gure gune hau, asmatzen ez ditugun arrazoiengatik ezin da ikusi IEko inongo bertsioarekin . Hala eta guztiz ere, script horiek sartu dizkiot ea jendea ohartzen den eta gaur egun eskura ditugun nabigatzaile egokiagoak eta aurreratuagoak erabiltzen hasten diren. Nolanahi ere, nire Ubuntun IE instaluta ez dudanez eta instalatzeko asmorik ez daukadanez, jakin nahiko nuke ea ohar hori azaltzen den edo ez.
Scriptaren barnean sartu eta ohar horren testua aldatu eta euskaratu dut. Horregatik, hemen jartzea otu zait:
Bi script horiek jaitsi eta zuen gunera igo ondoren, <head> eta </head> etiketen artean jarri beharko dituzue.
Web semantikoa
Web semantikoa zer den hobeto ulertzeko, hortxe doakizue bideo hau euskaraz idatzitako azpitituluekin.