Delicious berritua erabilgarri gaurtik aurrera

Denbora asko pasa dugu Delicious 2.0 izenez ezagutua izan den bertsioaren zain. Gaur bertan berritu dute, goitik behera, webgune osoa. Aldaketa nagusia domeinu berria (hemendik aurrera delicious.com izango da) eta kolore konbinazio berriak: hondo zuria nagusitzen da, ohiko urdin eta grisekin nahastuta baina oraingoan beltzari nagusitasun handiagoa ematen zaio eta lehenengoz erabiltzen dute berdea. Eskaintzen dituen aukeren inguruan ezer gutxi oraindik aipatzeko. Egun batzuk beharko ditugu dauden berrikuntzak probatzeko.

Eskainitako abestia: Matematikako irakasleentzat

Garai batean, Segura Irratia eta Herri Irratiko “eskainitako abestien” saioak entzuten nituen. Ez dut uste hau gure blogeko atal bat bilakatuko denik, baina hau aurkitu dudanean, ezin izan dut nire burua erreprimitu eta matematikako irakasle guztiei eskaini nahi diet. Ikusteko, azpiko estekan klik egin.

Pi ยป

Marrazki bizidunak

Ikasleen sormena landu nahi duzue? Bada, hona hemen aukera oso interesgarria gauzak ekoizten hasteko. GoAnimate izeneko aplikazioarekin oso gauza erakargarri eta praktikoak egin daitezke. Muga bakarra, gure irudimena izango da.

Aplikazioak eskaintzen dituen irudi, audio eta animazioei, norberak ekoiztutakoak gehitzeko aukera ematen du. Horrekin, gure marrazki bizidunak pertsonalizatzeko izugarrizko ahalmena izango dugu.Flickr eta Facebook-ekin integrazioa eskaintzen du.

Hoberena, zuek probatzen hastea litzateke. Nik froga txiki bat egin dut eta bost minututan azpikoa egin dut. Nolanahi ere, eta aplikazio honekin egin daitezkeen animazioak ikus ditzazuen, beste pare bat jartzea erabaki dut.