Oiongo San Bizente ikastolako DBH 4ko ikasleek ekoiztutako bideo interesgarria. Emango al diogu buelta denon artean?
Hilabetea: maiatza 2008
Ikasi jolastuz
Aspaldi ez nuela hainbeste disfrutatzen nire lankideekin. Benetan esaten dizuet, gutxitan izaten ditugu gaurkoa bezalako hain bilera emankorrik. Etapa eta profil akademiko ezberdineko bederatzi irakasle aritu gara bi ordu luzez ikasle eta irakasleon konpetentzien inguruan. Ez dakit nire lankideek baina nik burmuina irakiten atera dut bileratik, ideiak eta etorkizunerako lanerako proposamenak borboka etorri zaizkit burura etxerantz bazkaria prestatzera nindoala. Gaiak bere mamia dauka eta oraindik ez da unea heldu txoko honetan horrelakoetaz hitz egiteko. Patxada piska bat behar dugu eta hausnarketa tarte bat ere, baina zer esango dizuet ba…. lagunok, horrelako gehiago behar ditut!!
Gaurko bilerarako bilduta nituen hainbat erreferentziei errepasotxoa egiten ari nintzela, aprendizaia ez-formalaren inguruan nituen apuntetxo batzuk irakurtzerakoan gauza batek deitu dit atentzioa: bertan aipatzen zen gure gazteen prestakuntzan geroz eta garrantzia handiagoa duela ohiko ezagutza nukleo klasikoetatik (eskola eta fakultateak) kanpo geratzen diren informazioa iturriak, alegia, modu informalean jasotzen dutena: aldizkari, telebista, mota guztietako webguneak edota jokuetatik jaso dezaketena. Hemen aipatu dituen beste hainbeste informazio iturri gehiago aipatzen baziren ere, jokuen adibidea da bereziki “moska” utzi nauena. Benetan gure ikasleek lor ditzakete hainbestetan aipatzen ditugun konpetentziak (oinarrizkoak zein espezifikoak) jokuetan arituz? Demontre, zertan ari naiz ba ni, nire semeari Minijuegosetik urruti ibili behar duela esanez? Tira, txantxak alde batera utziz, burura etorri zaizkit azkenaldian nire del.icio.us-eko kontuan bildu ditudan joku batzuk. Joku hauek guztiek ezaugarri komunak dituzte:
- Ordenagailuko jokuak baldin badira ere, hauen erabilera arkatz edota margo “birtualen” erabileran oinarritzen da. Horrela, ikasle batek euskarridigitalaren gainean marraztu edo margotu besterik ez du egin behar.
- Jokatzeko prozedura zein den ikusita, primerako jokuak dira arbel digital interaktibo edota Tablet PC batzuekin erabiltzeko.
- Guztietan forma eta kolore ezberdineko gorputzen arteko interakzioak ematen dira. Gorputzek higitu, erori, biratu, arrastatu, talka egin eta elkarrekin interakzionatzen dute, prozesu honetan grabitatearen eragina klabea delarik. Hori dela eta, oso joku aproposak iruditzen zaizkit gorputzen arteko elkarrekintzak aztertzeko, talken azterketa eta mugimendu motak orokorrean: fisika arloan txertatzeko modukoak direla iruditzen zait.
- Joku hauek erabilgarriak izan daitezke Lehen Hezkuntzatik hasita Batxilergorarte.
Hementxe doa zerrendatxoa:
- Phun: zuetako askok dagoeneko ezagutuko duzue. Ikasle suediar batek karrera amaierarako garatutako proiektuaren emaitza da. Jokua ordenagailuan instalatuta behar da; Windows, MacOS eta GNU/Linuxperako bertsioak daude. Nik Ubuntun instalatu dut eta arazorik gabe dabil. Duen interfazea (gaztetxoenentzat ez da oso erakargarria) eta eskaintzen dituen aukeren (elementu mordoa) arabera egokia ikasle helduenekin erabiltzeko dela iruditzen zait. Hona hemen bideo bat:
Hemen bideo gehiago.
- Crayon Phisics: aurreko batean eman genuen, blog honetan bertan, joku honen berri. Oinarrizko bertsioa da oraindik deskargatu daitekeen bakarra baina laister kaleratuko omen dute Deluxe bertsioa. Egokiago ikasle gaztetxoentzat, Lehen hezkuntzako azken ziklokoentzat, adibidez. Bila aritu banaiz ere, ez dut inon aurkitu zein plataformarako diseinatuta dagoen baina nik esango nuke Windowsen soilik erabil daitekeela. Hona beste bideo bat:
Hemen bideo gehiago.
- ScribbleWip: harrigarria da joku honekin gertatu zaidana. Pizarra Dixital izeneko blogan bere erreferentzia aurkitu dut baina ez dut inon topatu non demontre dagoen joku honen arduradunen webgunea. Gehienera ere jokua nondik jaitsi daitekeen aurkitzera heldu naiz. YouTubeko lotura honetan adierazten denez, jokua zip formatuan hemendik deskarga daiteke. Nik jaitsi dut eta bertan windowserako exekutagarria aurkitu dut bakarrik. Lehen begirada batean, aurrekoaren antza handia daukala esan daiteke. Agian ScribbleWip egokiagoa izan daiteke arbel digital interaktiboan erabiltzeko; Crayon Phisycs, berriz, Tablet PC batean. Hementxe beste bideo bat:
- Magic Pen: flashen egindako web joku bat da. Horrek esan nahi edozein ekipotik erabil daitekeela arazorik gabe (interneteko konexio ona behar da). Egokiena arkatz digitalak erabiltzea bada ere, saguarekin ere arazo gehiegirik gabe jokatu daiteke. Erabilitako marrazki eta paisaiek ume txikientzako zuzendutako jokua dela garbia uzten dute. Joku honek, besteek ez bezala, marraztu behar diren irudien ereduak eskaintzen dira, umeari laguntzeko irudia marrazterakoan.
- Fantastic Contraption: Flashen egindako beste joku bat. Itxuraren aldetik umeentzako bereziki diseinaturiko jokua badirudi ere, zailtasun maila handikoa iruditu zait niri. Honen adibide garbia azpiko bideoan ikus dezakezue.
- Numpty Physics: Crayon Physics aplikazioaren klona baina GNU/Linuxerako. Aurrekoak bezala, BOX2DEngine motorea erabiltzen du irudiak renderizatzeko. Jokuak dituen maila guztiekin amaitzea lortzen baduzu, erabiltzaileek proposaturiko pista multzo gehigarriarekin probatu dezakezu.
- Incredibots: Fantastic Contraption-en antzeko jokua. Azken honetan sortutako makina grabitateak kontrolatzen badu, Incredibots-en sortutakoaren gidari bakarra zeu zara. Hona hemen azpian jokua:
Iturria: Pizarra Dixital
EGUNERAKETA (2008-07-24)
EGUNERAKETA (2008-10-20)
EGUNERAKETA (2009-01-04)
Probatu nahi badituzue aurrera. Eta horrelakorik zuen curriculumean txertatzeko asmoa baldin badaukazue, primeran. Zuen ekarpenen zain geratzen gara.
OHARRA: eskerrik asko Xa2 eta Mikeli zuen ekarpenengatik
Google bilatzailearen atzean dagoen algoritmoa aurkitu dute
Jakina da Google-en bilatzailearen algoritmoa sarean hobekien gordeta zegoen sekretuetako bat zela. Azpiko bideoan ikus daitekeenez, bilatzailearen atzean dagoen “teknologia” zein den argitu dute
Boolify
Aurtengorako zehaztu genuen IKT planaren barruan, aurretik definitu genituen ikasleen IKT konpetentzien jarraipena egiteko helburua definituta genuen. Horretan pasa dugu ikasturtea eta orain, bertan zehaztu genituen betetze maila baloratzeko unea heldu.
Oker ez banago Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat Google bilatzailearen oinarrizko erabilera menperatzeko helburua zehaztu genuen. Helburu horretan oso baliagarria serta daiteke Boolify bezalako gune bat. Zer da Boolify?
Librarians, teachers and parents have told us how hard it is for students to understand web searching. Boolify makes it easier to for students to understand their web search by illustrating the logic of their search, and by showing them how each change to their search instantly changes their results.
Interesgarria iruditu zait gure ikasleei bilaketa eraginkorrak egiteko prozedurak azaltzeko oso metodo argia delako. Gainera, aukera desberdinen artean euskaratzearena dago.