Karaokea euskaraz

Iepa IKTeroak:

kontatzera noakizue duela 2 hilabete gertatu zitzaidan pasartea, izenburuarekin zerikusia duena. Koadrillako 18 bat lagun irten ginen asteburu pasa Nafarroa aldera, aspaldi ez ginela denak elkartu eta denon berri izateko eta harremanak galtzen ez joateko, … elkarbizitza egingo genuela alegia. Baserri oso bat alokatu genuen. Denetarik egin genuen asteburu horretan: Korrikarekin korrika, Larrun mendira igo, FUTBOLEAN!!! zelai berde batean eta gau batean KARAOKEA. Nere lagunetako batek montaje itzela eraman zuen: proiektorea, ordenagailu portatila, pantaila, bozgorailuak, ….
Dena perfektua baina edukiak kale!!!! Kantu guztiak ezagunak bai, baina espainolez edo ingelesez eta ezin komertzialagoak (”Chica ye-ye”, “Macarena”….). Lagunak esan zidan ez dagoela interneten euskarazko ezer aurkitzerik. eta hala da. Edari pizgarrienak ere ezin izan zuten nere animoa altza eta ohean bukatu nuen belarriak almohadarekin tapatzen.

Horren harian otu zitzaidan: ezin ote da karaokea egin (kutrea benik) gustuko kantuei ahotsa kenduta? Interneten begira jarri nintzen eta ohartu nintzen oso ideia zabaldua dela eta jende asko dabilela horren atzetik. Eta hori egiteko baliabideak aurkitzen dira, baina tamalez nik probatu ditudanak ez dira erabat asegarriak. Ahotsa gutxitzen dute baina ez erabat.

Egia esan ez dut gehiegi ere sakondu gaia baina asmoa badaukat eta norbaitek eskua bota nahi badu eta gai honekin jarraitu blog honetan lekua eta laguntza izango du. Euskara jalgi hadi esparru guztietara!

Hiru programekin egin ditut probak:

1. “Nero” berarekin.
2. Yogen Vocal Remover 1.07
3. PowerKaraoke

Beno, beno, nik botatu dut harria, …. odo izan!

Google Toolbar 3.0 beta

Aulablog21-n irakurri dut kalean dela jada Google Toolbar 3 beta bertsioa. Bertsio honek soilik Windows-en Internet Explorer-en erabiltzeko balio du. Ohi diren tresnez gain, bi berrikuntza nagusi dakartza, biak interesgarriak benetan:>

  • Alde batetik, zuzentzaile ortografiko bat du web formularioetan idatzitakoa zuzentzeko.
  • Bestalde, ingelesez idatzita dauden webguneen hitzak erdarara itzultzeko tresna bat du

SMSak Messenger 7rekin

Aurreko mezu batean Messenger berriak SMSak bidaltzeko aukera eskainiko zuela adierazi nizuen. Beno ba, gaurtik aurrera zerbitzu berri hori martxan da zazpigarren bertsioa duten erabiltzaile guztientzat. Messenger-a erabiltzen dugunon 7 milioietako bat bazara jakin ezazu SMS bat bidaltzeko nahikoa dela zure kontaktuen zerrendan mezua bidali nahi diozun kontaktuari, posta elektronikoaz gain, telefono mugikorra gehitzea. Mezuen hartzaileak (ez da beharrezkoa Hotmail-eko kontu bat edukitzea) nahi izanez gero mezuari erantzuteko aukera ere izango du, erantzuna atzerrira mezu bat bidaltzea bezala kostatuko zaiolarik.
Zerbitzu hau erabiltzeko bonu batzuk jarri dira sagai: 3,99 eurotako bat 25 mezu bidaltzeko aukera ematen duena, beste bat 6,99 eurotakoa 50 mezurentzat eta 19,99 eurotako beste bat, 150 mezu bidali ahal izateko.
Informazio gehiago nahi baduzu klikatu hemen

Publikatu itzazu zure bideoak Google-en

Gaurtik aurrera Google-ek aukera ematen dizu zure bideoak interneten publikatzeko. Horretarako “Video Upload Program” delakoa kaleratu berria du. Aplikazio honen bitartez edozein tamaina eta iraupeneko bideoak Google-era igo ditzakezu edonork kontsultatu edota ikusi ahal izateko aukera izanik. Programak onartzen dituen bideo formatuak ondorengoak dira; .mpg, .mpeg, .avi, .ra, .ram, .mov, .wmv, edo .asf.

Informazio gehiago nahi baduzu egizu klik hemen

Kalean da Messenger 7.0

Microsoft-ek kaleratu berria du MSN Messenger 7.0, mezuak trukatzeko software ospetsuaren (munduan 160 milioi erabiltzaile baino gehiago gara) bertsio ofiziala. Ziurrenik zuetako askok beta bertsioa ezaugutzeko aukera izan duzue jada, orain dela hilabete batzuetatikk hona MSN-ko webgunetik deskargatzeko aukera izan baita.

Bertsio berri honek ondorengo hobekuntza hauek aurkezten ditu nagusiki:

  • Bi ordenadoreen arteko dohaineko bideo eta audio deiak: hemendik aurrera internautek elkarren artean dohaineko bideo eta audio bitarteko elkarrizketak izateko aukera edukiko dute. Badirudi Redmon-ekoek Skype-k lortu duen pastelaren zati bat bereganatu nahi dutela eta zerbitzu honi garrantzia berezia eman diote oraingoan. Egia esan, ikastolan egun hauetan probaketatan aritu gara eta erabiltzaileen arteko komunikazioa oso erosoa eta kalitate honekoa izan dela esan beharra dago.
  • Sakeleko telefonoetra SMSak bidaltzeko aukera: Messengerren elkarrizketa leihotik SMSak bidaltzeko aukera izango da. Hala eta guztiz ere, estatuan ez da zerbitzu hau martxan jarri oraindik eta ez ditugu ezagutzen oraindik aplikatuko zaizkion tarifak
  • Messengerra pertsonalizatzeko aukera berriak: atal honetan berrikuntza ugari aurkitu daitezke. Keinuak (elkarrizketa leihoan agertzen diren marrazki bizidun laburrak), burrunba (solaskideari zure presentziaz ohartarazteko bidaltzen zaion tinbre hotsa), emotikono dinamiko berriak, leihoaren hondo pertsonalizatuak,…
  • Hobekuntzak segurtasunaren alorrean: pribatutasuna bermatzeko hobekuntzak, spam-aren aurkako tresna berriak, jasotako artxiboen birusen aurkako eskaneo sistemak,…
  • Bilaketa partekatuak: hau da, posiblea duzu zure leihotik bilaketa bat egitea eta bilaketa horren emaitzak zure solaskidearekin partekatzea. Hori bai, bilaketa hori MSN Search tresnaren bitartez egin daiteke soilik, ez daukagu gure bilatzaile faboritoak (Google adibidez) erabiltzeko aukerarik.

Programak lortu duen arrakastari etekin ekonomikoa atera nahiean, Microsoft-ek bi akordio ekonomiko sinatu ditu, bata Coca-Colarekin internautek “themepacks” direlakoak jaitsi ahal izateko, eta bigarrena American Greetings-ekin ikono pertsonalizatuak saltzeko.

MSN Messenger 7.0-rekin batera ezagutzera eman da ere MSN Spaces zerbitzu berriaren bertsio ofiziala. Aplikazio hau ere beta fasean eduki dute lau hilabetetan baina izan duen arrakastaren ondoren (4,5 milioi erabiltzaile baino gehiago harpidetu dira) bertsio ofiziala plazaratzea erabaki dute. MSN Spaces gaur egun bitakoren inguruan ematen ari den “boom”-ari erantzuteko sortu sortu du Microsoft.

Bukatu aurretik ohar txiki bat: messengerra instalatzerakoan aplikazioak MSN Search eta MSN Toolbar instalatzeko aukerak lehenetsiak ekartzen ditu. Gustora bazaude Google-ekin badakizu….;-)