Irakasleon oinarrizko konpetentziak Cervantes Institutuaren arabera

Post hau duela egun batzuk argitaratutako sarreraren jarraipena da. Izan ere, Leonor Quintanaren blogan Cervantes Institutuak ELEko irakasle batek, bere ibilbide profesionalean zehar, garatu beharko lituzkeen zortzi konpetentzien deskribapena egiten duen txosten interesgarri bat aurkitu dut.

Konpetentzia hauek Perrenoud-ek proposatzen dituen hamarretan oinarrituta daude. Cervantes Institutuaren txostenak, oinarrizko konpetentzia hauek eta azpikonpetentzia guztiak biltzeaz gain, hauetako bakoitzaren deskribapen zehatza egiten, beti ere, jomuga bezala ELEko irakaslea eta bere rol espezifikoa kontutan hartuta. Adibidez, Perrenoud-ek aipatzen duen “Participar en la gestiĆ³n de la escuela” konpetentziaren ordez, txostenean “Participar activamente en la instituciĆ³n”. Eta antzera beste batzuekin. Dena den, uste dut planteatzen diren puntuetako asko irakasleria osora eta ikastolen errealitatera arazorik gabe estrapolatu daitezkeela.

Azpian uzten dizuet txostena. Dituen 36 orrialdetan (esan beharra daukat niri ez zaidala batere pisua egin) irakasleok kontutan hartu beharko genituzkeen ideia eta planteamendu interesgarri asko topatuko dituzue. Merezi du gainbegiratu bat botatzea.

http://cfp.cervantes.es/imagenes/File/competencias_profesorado.pdf

Argitaratzailea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.