Erdarakadak lantzeko ariketak

erdarakadaNork ez du inoiz topo egin aldameneko irudian ikus daitekeen antzeko zerbaitekin? Zoritxarrez, ez da noizetik noizera ediren dugun zerbait. Inguruan ditugun hizkuntzak asko eta ahaltsuak dira; euskara, berriz, txikia (hiztun kopuru aldetik, noski) eta ahula. Gauzak horrela, ez da batere erraza haien atzaparretan ez erortzea, eta maiz, ezustean, irrist egiten digute ahotik euskaraz arrotz gertatzen diren erdaratik hartutako edo erdarak eragindako hitz eta joskerek. Zaila da abiada bizian hedatzen ari diren erabilera makur horiei aurre egitea. Zaila ala ezinezkoa?

erdarakadak lantzen ariketa-sorta

Horiek horrela, euskaljakintzakook 2. hiruhilekoan erdarakadekin jo eta su ibili gara, eta, ematen den hainbat kasu aztertu ondoren, erdarakada horiez jabetu, gogoeta egin eta zuzentzeko jarduera batzuk prestatu ditugu. Aukera anitzeko galdeketak dira, eta okerrak zuzentzeko azalpenak ere hortxe ipini ditugu, erabilera makurrez gogoeta egin dezagun…

Ariketak eta kontsultarako materiala Euskaljakintzako alboko barran txertatu ditugu, ariketak atalean (erdarakadak). Adibide bat ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen.

TCP/IP zer?

Gure inguruko informatikoek eta sareetako arduradunek sarritan isilarazten digute euren jargoi ulertezin horrekin:

“Dena ongi dago, bakarrik firwall-ek proxy baten eraginez TCP protokoloa hautsi eta router-a berrabiarazi egin da. Ping bat egin dut eta pakete guztiak ongi iristen dira firewall-eraino. Beraz, dena konponduta.”

Horren aurrean, hobe ez erantzutea, ezta? Bada, El caparazon-en ikusi dudan bideo honekin, hobeto ulertuko dugu esaten diguten hori guztia. Guri adarra jotzen jarraituko dute?

Azken egunak EGAko azterketarako eta beste

ega52 egun baino ez dira falta hurrengo 2009ko EGAko lehenengo deialdi irekirako, eta dagoeneko matrikula egiteko epea zabalik dago. Are gehiago, mugitzen ez bazarete, deialdiaz baliatzeko aukera galtzeko arrisku bizian ikusten zaituztet; izan ere, epea ostiralarekin batera, hilak 23, amaituko baita. Gauzak horrela, lagungarriak gerta dakizkizuekeen hainbat helbide eskura ipintzea otu zait, handik eta hemendik informazioaren atzetik denborarik gal ez dezazuen. Hona, bada, bururatu zaizkidanak: