EGAko ohiko ariketekin nazkatuta?

EGAko ohiko ariketekin nazkatuta?

Bada betiko materiala modu ezberdinez erabiltzeko garaia!
Azken urte hauetan teknologia berrien erabilera areagotu egin da arlo guztietan dakizuen bezala, baita euskararen arloan ere.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak EGAko atariko proba ordenagailuz egiteko aplikazio informatiko bat garatu du. Aplikazio hau martxan jartzeko Access programa beharrezkoa da eta, ez duzuenok bertatik jaits dezakezue dohainik (Access 97 eta Access 2000 daude eskuragarri).
NONDIK SORTU DA PROGRAMA HAU?
Ikusita ordenagailu batek automatikoki zuzenketak egiteko aukera ematen zuela, eta gainera “Atariko proba” oso ariketa objektiboa zela, “atariko proba” moduko ariketak sartzea bururatu zitzaien irakasle batzuei. Irakasleok hainbatetan ikusten dugu liburuetan eta klasea ematean, azterketak egiten direla, eta ez irakasteko saioak; hau da, ariketak nahasian ematen dira, ez baita ezer zehatzik lantzen. Horrela programa garatu dutenen asmoa zen zerbait irakasten hastea (esaterako mugagabea) eta gero aprobetxatu “atariko proba” horren inguruko ariketak egiteko. Honek atariko probako ariketak gaika sailkatzea eskatzen zuen, gero fotokopiak egin, zatitu, itsatsi, berrantolatu eta… Lan itzela liburuetan! Baina ordenagailu bidez, behin eginda, betiko gelditzen zen erabilgarri sailkatze lan mardul hori. Beraz, programa honetan ariketa guztiak sailkatuta dituzue eta, ondorioz, zeuen esku dago zerbait zehatza lantzea edo ariketak nahasian egitea. Horretarako bi botoi dituzue beheko aldean: “azterketak” eta “aukeraketa”. Azterketak” botoia sakatuz gero, ariketak nahasian egingo dituzue baina multzoka. Bestea, “aukeraketa” sakatuz gero, sailkapen orokor bat agertuko zaizue, eta honen azpian beste sailkapen zehatzago bat, eta beronen azpian azken sailkapena, zehatzena. Esaterako –> “hiztegia” –> “ animaliak”—->
Bestalde, gaizki egindako ariketen txostena izateko aukera garatu dute (egunen arabera sailkatuta). Horrela paperean atera ditzakezue eta lasai ederrean nahi duzuen tokian berrikusi.
Askoz ere gauza gehiago esan nezake baina onena bertara jotzea izango duzue. Azkenik, honen inguruan interesik badago, hurrengo batean irakasleentzat material honekin klase bat antolatzeko errezeta moduko zerbait emango dut. Baita EGAko azterketak ordenagailu bidez egiteko beste helbide batzuk ere. Animatu eta erabili!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.