Duela urtebete inguru EGAko ahozko azterketaren bideo baten berri izan nuen. EGAko azterketaren atal hau zertan datzan azaltzeaz gain, bideo hartan hainbat bikote ikus zitekeen ahozko azterketa egiten.
Kategoria: www eta euskara
Beste ariketa-sorta bat Euskaltzaindiaren arauak lantzeko
Hizkuntzaren gramatikaren alorra lantzeko, ohikoa izaten da ikasleek jarduera liburuetatik ateratako ariketak osatzea eta, jarraian, irakaslearen laguntzaz zuzentzea. Bada, ikasleek era ekinkorragoan aritzeko…
Jarraitu Beste ariketa-sorta bat Euskaltzaindiaren arauak lantzeko irakurtzen
Gaurko Hitzak urte bat bete du gaur!
Egunez egun eta hitzez hitz zure hiztegia aberasten lagunduko dizugu. Sar zaitez egunero edo harpidetu gure edukietara, gurekin eguneko hitza ikasteko. Hitz horiekin ematen genion hasiera egitasmo berri honi 2008ko azaroaren 3an;
“Pixka bat es mucho” bene-benetan?
Gaur goizean zur eta lur geratu naiz Administraziotik dei bat jasotzean. EGAko 2008ko azterketak saretik kentzeko eskatu didate, hori bai, egindako lana eta materialen baliagarritasuna aitortu ondoren. Liburu argitaratu berriak “bere ibilbidea egin arte” ezin izango dut denon eskura ipini, hau da, hemendik urte bat edo bi igaro arte nire ordenagailuan gorde beharko dut egindako lana, eta EGAko azterketariek ezingo dute eredu berria ezagutu liburua erosi ezean.
Oihartzun handia izan du egunotan ariketak sareratzearen kontua (1, 2, 3…); agi denez, bati baino gehiagori ondo letorkioke materiala klik batera izatea. Beraz, baliabide horiek erabiltzeko asmoa zenutenoi adierazi nahi dizuet, jasotako eskaera eta argudioekin bat ez etorri arren, onartzea baino ez zaidala geratzen eta oraintxe bertan saretik kenduko ditudala, Administrazioak atzera sareratzea begi onez ikusi arte. Dena den, hausnarketarako hainbat puntu utzi nahi dut:
- Administrazioarekin bat egiten dugu gure hizkuntza lau haizeetara zabaltzeko asmoan. Agian, ameslari hutsak izateagatik, guk ez ditugu zailtasunak ikusten partekatzen dugun xedea lortze aldera.
- Egindako lana eta materialen baliagarritasuna aitortuta, ez al luke Administrazioak berak material hori denon eskura doan ipini behar?
- Hainbeste ordu, lan, giza eta ekonomia baliabide gure herrian euskara eta teknologia berriak sustatzeko, eta trabak ipini behar al dizkiogu bi horiek uztartzen dituen egitasmo eskuzabal bati?
Amaitzeko, garrantzitsuena baliabide hauek denon eskura egotea iruditzen zaigunez, egindako lan guztia Adminsitrazioaren esku ipini nahi dugu. “Pixka bat es mucho“, guk gehiago nahi dugu.
“EGA 2008 azterketak” sarean
Aurrekoan adierazi nuen legez, egun gutxi falta dira EGAko hurrengo azterketa deialdirako, 34 zehatzago izateko, eta, laguntza guztia eskasa izan ohi denez, hementxe dituzue 2008ko azterketa guztiak klik batera. Baina has gaitezen hasieratik.
Pixkanaka-pixkanaka azken urteetako liburuak sareratzen joan gara. Behin EGA 03-04 azterketak eta EGA 05-06 azterketak ipinita, irrikaz nengoen azken liburua esku artean izateko; izan ere, azterketa prestaketan dabilen orok jakingo duen bezala, azken urtean hainbat aldaketa txertatu da, eta zertxobait entzunda banuen ere, eredu berriaren adibiderik ez nuen. Aldaketa nabarmenenak ahozko proban eta orain arteko sinonimoetan eman dira; dena den, hiru aipatuko ditut labur-labur:
- Lexikoa (orain arteko Sinonimoak). Testu labur batean txertaturik, markatutako hitzen baliokide egokiak aukeratu behar dira. Hitz horietako bakoitzak dagoen testuinguruan duen esanahia kontuan
harturik aukeratu behar da baliokidea (ikus lexikoaren adibidea). - Irakurriaren ulermena. Iaz arte testu bakarra ematen zen eta horri buruzko 10 galdera erantzun behar ziren (aukera anitzekoak). Eredu berrian testu batzuk eskainiko dira, azterketariek horiei buruzko hainbat galderari erantzuteko. Ariketak honelakoak izan daitezke: aukera anitzeko galderak, testu zatiei dagozkien ideiak aukeratzea, lotura egokiak egitea (ikus irakurriaren ulermenaren adibidea).
- Ahozko Proba. Lehenengo atala mantendu (gai baten ahozko azalpena), eta bigarrena erabat aldatu dute. Iaz arte, bigarren atal honetan, testu baten laburpena egitea eskatzen zuten; orain, berriz, bat-bateko elkarrizketa saioa. Aztertzaileek gai bat eskainiko diete azterketariei, baina bakoitzari gaiaren alderdi batzuk nabarmenduta. Azterketariak elkarrizketan arituko dira, egokitu zaien ikuspuntuaren alde egiteko. Tarteka, elkarrizketa edo eztabaida bideratzeko, aztertzaileek parte hartu ahal izango dute, galderak eginez. Azterketariak, bien artean, hamar bat minutuz arituko dira (ikus ahozko probari buruzko informazio gehiago).
Bada, duela aste pare bat ikastolara liburu berria iritsi zen eta, nahiz eta osoa pasatzeko astirik ez izan (2007ko azterketek Aste Santuko oporrak arte itxaron beharko dute), azterketa gainean dugunez, 2008koak lehenbailehen sareratu nahi izan ditugu. Hortaz, hemendik aurrera, euskaljakintzako alboko barran (ariketak atalean) eta euskaljakintza EGA txokoan egongo dira eskuragarri.