Duela urtebete, blog hau martxan jarri genuenean, Blogsome hautatu genuen WordPress-ekin lanean aritzeko aukera gehiago eskaintzen zituelako eta Euskaraz horrelakorik ez baitzegoen. Egia esan, hasi ginenean, Blogari.net edo Blogak.com bezalako zerbitzurik ez zegoenez eta CSS, XHTML edo PHPari buruzko ezagutza oso murritza genuenez, gure zalantzak izan genituen eta ordu asko igaro behar izan genuen txantiloia egokitzen eta euskaratzen, kodean eginiko hanka-sartze ugari zuzentzen… Baina, Jolausen ekimenari esker, aurrera egiten asmatu genuen. Garai hartan, arestian aipaturiko zerbitzu euskaldun horietako bat egon izan balitz, gure hautaketa beste bat izango zen.
Nolanahi ere, denborarekin, damutzeko aukerarik ez dugu izan. Gehiago esango nuke, oso gustura gaude irlandar hauek eskaintzen diguten guztiarekin.Etengabe ari dira hobekuntzak ezartzen, komunitate handi bat dago lanean, plugin berriak inplementatzen dituzte, migratzeko aukera ere badago… Hau guztia gutxi balitz, eginiko hobekuntzei esker, zerbitzua geroz eta azkarrago dabil eta segurtasun handia ematen digu.
Azkenean, Blogsom-aren inguruan lanean dabilen jendeari esker, eta blogari espainiar batzuei esker (Juglar eta Ártabro) euskaratzeko falta zitzaizkigun atalak (egutegia eta fitxategien hilabeteak) euskaratzea lortu dugu. Bertatik lortutako informazioari esker, lortu dugu gure bloga goitik-behera euskalduntzea. Beraz, gaur egun, Blogsomen blog euskaldun bat izateko arazorik ez dago. Jarraian azalduko dizuet zeintzuk diren egin beharreko aldaketak:
Fitxategien hilabeteak "smarty tag" hauekin azaltzen dira:{get_archives type=’monthly’} {$monthly_archives}. Bada, guk ondorengo kodeaz ordezkatu ditugu :
{capture name=archives}{get_archives type='monthly' format='html' show_post_count='1'}{/capture}
{assign var=monthly_archives value=$smarty.capture.archives|replace:"January":"Urtarrila"|replace:"February":"Otsaila"|replace:"March":"Martxoa"|replace:"April":"Apirila"|replace:"May":"Maiatza"|replace:"June":"Ekaina"|replace:"July":"Uztaila"|replace:"August":"Abuztua"|replace:"September":"Iraila"|replace:"October":"Urria"|replace:"November":"Azaroa"|replace:"December":"Abendua"}
{$monthly_archives}
Horrekin, argitaratutako mezuen hilabeteak euskaraz azalduko zaizkizue. Egutegiarekin antzeko zerbait gertatzen da, {get_calendar} izeneko smarty tag ordezkatu beharko dugu ondorengo kodea txertatuz:
<li id="calendar">
{capture name=cal}{get_calendar}{/capture}
{assign var=calendario_es value=$smarty.capture.cal|replace:"\"Monday\">M":"\"Astelehena\">Al"|replace:"\"Tuesday\">T":"\"Asteartea\">At"|replace:"\"Wednesday\">W":"\"Asteazkena\">Az"|replace:"\"Thursday\">T":"\"Osteguna\">Og"|replace:"\"Friday\">F":"\"Ostirala\">Or"|replace:"\"Saturday\">S":"\"Larunbata\">Lr"|replace:"\"Sunday\">S":"\"Igandea\">Ig"|replace:"January":"Urtarrila"|replace:"February":"Otsaila"|replace:"March":"Marzo"|replace:"April":"Apirila"|replace:"May":"Maiatza"|replace:"June":"Ekaina"|replace:"July":"Uztaila"|replace:"August":"Abuztua"|replace:"September":"Iraila"|replace:"October":"Urria"|replace:"November":"Azaroa"|replace:"December":"Abendua"|replace:"Jan":"Urt"|replace:"Feb":"Ots"|replace:"Mar":"Mar"|replace:"Apr":"Apr"|replace:"May":"Mai"|replace:"Jun":"Eka"|replace:"Jul":"Uzt"|replace:"Aug":"Abu"|replace:"Sep":"Ira"|replace:"Oct":"Urr"|replace:"Nov":"Aza"|replace:"Dec":"Abe"|replace:"View posts for":"Ikusi mezuak"}
{$calendario_es}
</li>
Blogsome Euskaraz hitz egiten jarri dugunez, baten bat animatzen bada, Blogsomerako egokitutako theme bat euskaratu dugu. Kubrick izeneko theme hautatu dugu eta Blogsomerako beharrezkoak diren Index, Post eta Comments fitxategiak Euskaraz jaisteko aukera eskaintzen dugu.
Fitxategiak deskargatu: