Nafarroa Oinez-era joan aurretik, bideo labur hau ikusi.
Hilabetea: urria 2008
Economic crisis for Dummies
Gizakiaren historian betirako markatuta geratuko den krisi egoera batean murgilduta gaudela diote honetaz asko dakitenek. Inguruan gertatzen ari dena ulertzen saiatzen ari banaiz ere, ez daukat oso garbi nondik zein den krisi ekonomiko honen jatorria. Arrazoien artean jendearen gutizia eta diruzalekeria aipatzen dira baina arazoa hori baino konplexuagoa dela garbi dago.
Arrazoia du Julen Iturbek horrelakoetan, gauzak modu sinplean azaltzen dituzten informazio “pilulak” eskura izatea oso baliagarriak direla, esaten duenean. Niri behintzat oso argigarria suertatu zait bere blogan ipini duen bideoa eta iruditzen zait oso material interesgarria izan daitekeela gure ikasleekin jorratzeko, gaur egun bizi dugun egoeraren jatorria zein den jabe daitezen eta, bide batez, besteok eragin ditugun arazoak berriro gerta ez daitezen neurriak hartzen joan daitezen.
Hementxe bideoa:
Berrikuntzaren izpiritua
Emaitza desberdinak nahi badituzu, ez egin beti berdina”
Albert Einstein
Internetaren benetako historia
Aurreko batean, Linux-ari buruzko dokumentala aurkeztu genizuen, bada, gaurko Internetaren historiari buruzkoa izango da. Discovery Channel-ekekoiztutako dokumental honek lau zati ditu:
- 1. kapitulua: Nabigatzaileen gerra (Hau bost zatitan ekarri dut hona, ez baitut osorik inon topatu.)
- 2. kapitulua: Bilatzaileak
- 3. kapitulua: e-Bay eta Amazon
- 4. kapitulua: Herri boterea
Horra hor dokumentala.
Noteflight: partiturak sortu, partekatu, entzun…
Betidanik mirestu egin izan dut batzuek musika konposatzeko duten trebezia. Dohai hori ez dugunok, Noteflight bezalako guneekin konformatu beharko dugu. Musikako irakasleentzat oso interesgarria izan daiteke tresna hau.
Nire beheko konposizioa entzunda, ba al daukat etorkizunik?