Udara honetan mekanografiatzen ikasi

typing

Dagoeneko oporretan dira gure ikasleak. Helduek oraindik azterketaren bat edo beste egiteke badute ere, gaztetxoek eman diete hasera euren oporrei. Eta horrelakoetan gertatzen ohi den moduan, gurasoek beti eskatzen digute euren seme-alabek udaran egin dezaketenaren inguruko aholkua. Nire aholkua hauxe izango litzateke: erakutsi zuen seme-alabei mekanografia. Adin guztietarako gomendagarria bada ere, geroz eta azkarrago hasi geroz eta hobe. Ez dira urte asko igaroko gure seme-alaben lanerako tresna nagusia ordenagailua bihurtu arte. Ordu asko pasako dituzte ekipoen aurrean. Mekanografiatzen txukun dakienak etekin handiagoa aterako dio ordu horiei ez dakienak baino.

Hementxe uzten dizkizuet mekanografiatzen ikasteko baliabide desberdinak:

WEB aplikazioak:

Ekipoan instalatzeko:

Firefox 3, arrakasta itzela

Atzoko gorabeheren ondoren, orain ez dago inongo arazorik Firefox 3 jaisteko.

Guk, helbide honetan gure diploma lortu dugu, irudian ikus dezakezuen bezala. Mezu hau idazten ari naizen une honetan 13 ordu besterik ez dira igaro errekor ahalegina hasi zenetik eta, dagoeneko 4,407,059 dira jaitsitakoak. Ea noraino iristen den.

Dagoeneko, portable bertsioa ere atera da eta jaitsi nahi izanez gero, helbide honetatik jaitsi daiteke.

Ez ahaztu, gaur, 19:00etatik aurrera, Firefox jaitsi

Fierefox jaisteko eguna

Duela aste pare bat Jolausek Firefox Download Day ekimenaren berri eman zigun. Bada, egun hori iritsi da.

Gaur, San Franciscon goizeko 10:00ak direnean, Euskal herrian arratsaldeko 19:00ak izango dira eta hortxe hasiko da aipatutako egun hori. Dirudienez, 1.700.000 baino gehiago dira egun honetan Firefoxeko azken bertsioa jaisteko konpromisoa hartu dugunok. Niri, pertsonalki, Guines errekorrarena ez zait gehiegi axola, baina software askearekiko konpromisoa zabaltzeko baliagarri bada, gaitzerdi. Ni, arratsaldeko 19:00etan, hementxe egongo naiz azken bertsioa jaisteko prest. Eta zu?

Bideo-muntaiak egin Omnisio erabiliz

Bideo bat baino gehiago batera enbotatu nahi duzula? bada, Omnisio da bilatzen ari zinena. Gainera, bideo eta aurkezpenak sinkronizatzeko aukera ere ematen du. Eta hori gutxi balitz, iruzkinak bideoan bertan txerta daitezke gainean klik eginez. Minutu batetan muntaia eginda eta oso interfaze polit bezain sinplea erabiliz. Ikasleekin erabiltzeko modukoa, adibidez, arte erromanikoari buruzko bideo sorta bat Youtubetik hartu eta erabiliz edo fisikako bideo sorta erabiliz… Nik proba egin dut ikasleek eginiko grabazioak Youtubetik eta Google Videotik hartuz. Horra hor 8-9 urteko ikasleekin eginiko adibide bat.