Estutasun momentuetarako… Shit Box

shitbox

The Brown Corporation enpresak produktu berria kaleratuko du ekainetik aurrera. Bere izena Shit Box da eta, izenetik ondoriozta daitekeen bezala, denok behin edo behin bizi izan ditugun larrialdi momentu horietatik onik ateratzeko lagunduko digun produktu bikaina da :lol: :lol: :lol: .

The Brown Company-k :lol: :lol: bere webgunean dioen bezala, kutxa eramangarri hau salgai egongo da ekainetik aurrera eta online bakarrik erosi ahal izango da, 15,67 librako prezioan (”an honest price” eurek diotenaren arabera). Zuetako norbaitek erosteko asmoa izango balu eskertuko genizueke azpian iruzkintxo bat utziko bazenute, esperientzia nolakoa izan den esplikatuz :wink:

Informazio gehiago: The Brown Corporation

Edukiak, hezkuntzarako eduki bilatzailea euskaraz

Jolausek del.icio.us goraipatu zuen atzo eta nik hori berretsi besterik ez nuke nahiko, izan ere, bertatik iristen zaidan informazioa ez da nolanahikoa izaten.

Gaur bertan, edukiak.info ezagutzeko aukera eman dit. Sustatukoek “Euskara” etiketarekin gorde dute eta etiketa horretara harpidetuta nagoenez, berehala jaso dut horren berri. Gordetako helbidea ez zen bilatzailearena, horren berri ematen zuen Tolon blogarena baizik.

Mezua irakurri eta bilatzaile horrek duen ahalmenaz berehala ohartu naiz. Alde batetik, bilaketak gidatuta burutzeko aukera daukagu eta, bestetik, ohiko bilatzaileekin egiten diren bilaketak egiteko aukera.

Albiste pozgarria irakaskuntzan gabiltzanontzat. Euskaraz eduki gutxi dagoela edo oso zaila dela sarean horiek topatzea aipatzen da. Askotan, aitzakia besterik ez da izaten baliabide hauen erabileran ez hasteko, baina gisa honetako baliabideekin aitzakiak agortzen ari zaizkie irakaskuntzako teknofoboei.

Zabaldu ezazu zure Delicious-eko sarea

Norbaitek galdetuko balit zein den, jasotzen dudan informazio iturri desberdinetatik, niretzat balio gehien duena, zalantzarik gabe hori Del.icio.us-eko Your Network izeneko jarioa dela erantzungo nioke. Your Network izeneko zerbitzuaren bitartez aukera daukazu beste Del.icio.us-eko erabiltzaile batzuek jasotzen dituzten informazioaren jarraipena egitea horretarako eskaintzen duen jarioaren bitartez. Nire kasuan, sare honen barruan mota guztietako erabiltzaileak ditut gehituta; alde batetik, nire ikasle batzuk agertzen dira. Hauek, egia esan, ez diote oraindik Del.icio.usi bere etekin guztia atera eta hemendik jasotzen ditudan ekarpenak nahiko kaxkarrak dira. Ez da berdin gertatzen, ordea, zerrenda horretan bilduta ditudan nire lagunen ekarpenekin. Hauengandik jasotzen dudana “kalitate handiko” edukiak dira. Hauekin batera ere, beste hainbat erabiltzaile gehitu ditut zerrendara pertsonalki ezagutzen ez ditudanak baina eurek biltzen duten informazioa bat datorrena nire interesekin. Horrela Your Network-etik jasotzen ditudan lau sarreretatik hiru, gutxi gorabehera, nire gogokoen zerrendan biltzen ditut. Datu honek garbi uzten du, zenbateko baliagarritasuna duen niretzat informazio kanal honek.

Honekin lotuta, gaur tresna interesgarri batekin egin dut topo. AiPlayground izeneko webgunean norberak gordetako gogokoak Del.icio.useko beste erabiltzaile guztiekin alderatzen dituen, Python (2.5)ean idatzitako script bat aurkitu dut. Honen bitartez, nire kontuko azken 1000 gogokoen arrastoari jarraipena egiten zaie, beste erabiltzaileekin egon daitezkeen kointzidentziak erregistratuz. Horrela, miaketarekin amaitu ondoren, zure profilarekin bat datozen beste 50 erabiltzaileen izenak bueltatzen dizkizu, afinitate handienetik txikienera ordenatuta. Scriptaren garatzaileak zera dio script honi buruz

Prozesua oso erraza da:

  1. Lehenik eta behin script-a zure ekipora jaitsi beharko duzu hemendik.
  2. Ondoren exekutatu beharko duzu; horretarako nik Ubuntuko Terminala erabili dut. Egia esan Windows-en ez dakit nola burutu daitekeen hau. Scripta exekutatzeko nahikoa da ondorengoa idaztea:python ./delicious_mates.py
  3. Azkeneko urratsean zure del.icio.useko erabiltzaile izena eta pasahitza idatzi beharko dituzu.
  4. Zure gogokoen eskaneatzeari ekingo dio scriptak. Prozesu honek bere denbora behar du. Pazientzia pixka bat eduki beharko duzu
  5. Behin amaitutakoan azpian ikusten den antzeko zerrenda bat eskainiko dizu

Lehenego postuetan zeintzuk agertzen diren ikustea ez da sorpresa handia izan :lol: . Goiko postuetan dauden beste erabiltzaile ezezagunen Del.icio.useko kontuak aztertu ditut eta benetan oso gauza interesgarriak aurkitu ditut. Dagoeneko zabaldu dut nire Del.icio.useko sarea erabiltzaile berri mordoxka batekin.

OHARRA: emandako helbidean irakur daitekeen bezala, hainbat parametro konfiguragarriak dira. nik hauetako bat aldatu behar izan dut, izan ere, scriptak nire azken 1000 sarrerak banan-bana analizatzen ari zenean Del.icio.useko zerbitzariek nire IPa blokeatu egin dute (antza denez segurtasun neurri bezala). Horregatik kopuru hau 500era txikitu behar izan dut. Dena den, ez dut uste emaitzak oso desberdinak irtengo zirenik bestela ere.