IKTen segurtasunarekin gora eta behera.

Azken urteotan, Windows sistema eragileak izan dituen akats ugariei etekina ateratzen ahalegindu diren birusak ezagutu ditugu, nahiz eta aspaldiko partez birusak baino troyano eta zizare infekzioak nagusitu diren. Microsoft bera, akatsak aurkitu bezain laster edo epe labur batetan behintzat(batzutan, hala ere, ez hain laburra, WMF kasuaren moduan adibidez…), partxeak ateratzen ahalegindu da.

Hala ere, lagun eta lankideen esperientziak ikusita, ematen du IKTetan jantzita daudenek edota sare eta datu pertsonalen segurtasunaz arduratzen direnek bakarrik izaten dutela partxe hauen berri. Askok, gehienera jota, Windows Xp SP2 beraien ordenagailuan instalatuta izango dute segurtasun gaurkoraketa automatikoa aktibaturik izango dutelarik, eta zorte handiarekin, sistemak berak duen suetena suebakia martxan ere edukiko dute (Microsoftek bere azken Service Pack-ean segurtasunari eskaini dion arreta bereziaren ondoriozko berrikuntza nabarmen bi izan dira hauek).

Halere, milaka makina daude oraindik Windows98, Windows2000 edo SP2rik gabeko Windows Xp sistemak dituztenak, hau da, segurtasun maila eskaseko sistema eragileak martxan dituztenak. Eta gainera P2P sareak edota Messenger zerbitzua egunero erabiltzen dutenak, inongo suetenik suebakirik gabe eta askotan antibirusarik gabe ere.

Microsoft berak gaurkoraketa automatikoekin egiten duen kudeaketarekin arazo larri bat agertzen zaigu. Jende askok, sistema eragilearen truke ez du sosik ere ordaintzen (Patapalo sistems…) eta, Microsoft egoera horren jabe denez, ez ditu gaurkoraketak baimentzen. Bakarrik, oso larriak direnak zabaltzen ditu era masiboan.

Egoera hau gainditzeko neurri hauek har daitezke:

  • Sistema eragilearen lizentzia ordaindu edo sistemaz aldatu (Linux, Ubuntu adibidez, gero eta aukera sendoagoa eta erabilterrazagoa bihurtzen ari dena). Aukera hau jende askoren burutik ez da pasa ere egiten, eta horrelakoak aintzat dituztenek, ziurrenik, partxe eta gaurkoraketekin kontu handiz ibiltzen direnak dira.
  • Partxeak beste nonbaitetik lortu. Bigarren aukera hau gaurkoraketa automatikoak konfiguratzea baino askoz nekagarriagoa da, baina software librearen bidea hartzeko gogorik ez badugu, geratzen zaigun bide bakarra da.

    Partxeak lortzeko modu errez bat Hispasec webgunearen posta zerrenda dugu. Posta zerrenda honen izena, “Una al dia”, bere izatearen adierazgarria da: egunero sistemen segurtasunarekin lotura duen albiste bat gutxienez bidaltzen da. Albiste hauen artean askok “mortaleentzat gorenegiak” badira ere, beste asko eta asko oso lagungarriak dira. Hauen artean Microsoftek ateratzen dituen partxe eta gaurkoraketa guztien inguruko berriak ditugu, Microsoft-en webgunetik jaisteko hiperesteka zuzenak ematen dituztelarik.
    Beraz, laguntza honi esker ekipoak gaurkoratzeko aukera dago. Aukera hau, sistema eragileak ordainduak dituen eta bere sarean gertatzen den guztiaren berri izan nahi duen IKT dinamizatzaile/sare administrariarentzat oso interesgarria izan daiteke, partxeen eta gaurkoraketen hautaketa kontziente bat egin ahal izateko eta bide batez banda zabalera aurrezteko.

    Hispasec-etik mezuak jasotzeko bi aukera daude, RSS feed honen bitartez edo posta zerrenda honetan izena emanda.

  • Azkenik, firewall edo sueten suebaki “dezente” bat instalatu, ZoneAlarm adibidez. Dohaineko bertsio laburtuak bere lana primeran egiten du eta seguruenik instalatu bezain laster harrituko zaretela zuen ordenagailuak dituen ezkutuko harremanen berri jasotzen dituzuenean…

Geroa hemen dugu!!

Geroa hemen dugu!!

Laister IKTeroak izan beharrean Matrix-eroak edo Minority Report-eroak (gogoratu Tom Cruise-ren pelikula) bezala izendatu beharko gaituzte!!

Ez didazue sinesten?

Joan helbide honetara eta bertan dagoen “bideotxoa” ikusi (5 minutu inguru irauten du). NYU-ren (New York-eko Unibertsitatea?) gauza da.

Bideoa flash moduan dago, beraz pluging-a instalaturik izan behar da. Ez baduzu instalaturik Macromediatik jaitsi daiteke.

Irrikitan nago horrelako “traste” bat ikastolan izateko!!!

Podcasting-eroentzat baliabidetxo bat!

mp3DirectCut

Kaixo, azkenean animatu naiz hemen idaztera. Aitortu beharra dut lotsa pixkatekin hasi naizela, baina beno, esaten den bezala garrantzitsuena partea hartzea da.

Askorentzat Podcasting mundua ez da gauza berria. Izugarri zabaltzen ari da. Sarean gai desberdinen inguruan Podcast ugari dira, gehienak ingelesez, baina tira, pixkanaka-pixkanaka gauza zabaltzen doa eta laister euskarak ere atal honetan bere maila emango du. Leku horietara konektatu eta klik batean erraza izaten da sukaldaritzari buruz, naturari buruz edo beste gai bati buruz soinu artxiboak jaistea.

Hala ere, sarritan, horrelako lekuetan uzten dituzten soinu artxiboak, web helbidea edo antzeko zerbait (izenburu edo postdata moduko bat) izaten dute eta beraz zuzenean jaitsitako artxiboa ez da hain erabilgarria.
Hori zuzentzeko bada aplikazioa txiki bat mp3DirectCut izena duena. Aplikazio oso txikia da (instalatzeko artxiboak 158 Kb ditu bakarrik) eta erraz instalatu eta manejatzen da.

Bere webgunean dioen bezala “mp3DirectCut is a non-destructive audio editor and recorder for MP3. You can directly cut, copy, paste or change the volume with no need to decompress your files into a pcm format. This saves encoding time and preserves the original audio quality, because absolutely nothing must be re-encoded.”

Probatu eta esango didazue. Hala ere probak egiteko nik hurrengoa proposatzen dizuet:
bada helbide bat ingelesez txisteak dituena (bi modutara aurkezten ditu: idatziz, irakurtzeko, eta mp3 artxibo bezala, entzuteko). Ingeleseko klaseetan umoreari tartetxo bat egiteko eta aldi berean entzumena, eta zergatik ez beste kultura batzuetako “umore zentzua”, ulertzeko balio dezake!

Geogebra euskaraz

GeoGebra geometria dinamiko, algebra eta analisirako hezkuntza-aplikazioa da. Sari asko jaso dituen programa duzu. Puntuak, irudiak eta bektoreak modu xume batez eraiki ditzake, baita funtzioen grafikoak ere, besteak beste.
Sortutakoa webgunean oso erraz txerta daiteke. Gainera, Java arkitekturako software hau doakoa da. Gehiago eska al daiteke? Noski! Euskaraz izatea. Zorionez albiste honetan, Gonzalo Elcano irakasleak euskaratu duela jakinarazten zaigu. Albistetik bertatik programa euskaraz jaisteko aukera dago.
Informazio gehiago nahi baduzu hemen klikatu.
Cervantesen hizkuntzan erreferentzia azkarreko gida hemen irakur dezakezu.
Matematikako irakasleek ez dute aitzakiarik Sarean material itxurosoak erakusteko. Beste batzuk ez dugu hain zorte handirik (sniff).

Javascript eta CSS erabiliz, ariketak

Blogen mundu honetan hasi nintzenean, ideiarik ere ez neukan informatikako hizkuntzez. HTML, RSS, CSS, SCRIPT… bezalako kontzeptuak arrotzat ziren niretzat. Baina jakin-mina beti izan ohi da irakaslerik hoberena eta, horretaz baliaturik, “saltseatzen” hasi nintzen. Denbora dexente eskaini behar zaio, ez dut hori ukatuko, baina gauzak ongi ateratzen hasten direnean, lortzen den satisfazio pertsonalak balio hirukoitza du. Orain, nire lanerako baliagarriak izan daitezkeen tresnak sortzen ahalegintzen ari naiz. Nolanahi ere, ez dut eginiko ariketen emaitzak jasotzeko modurik aurkitzen. Bideren bat ezagutzen baduzu, zure ekarpena eskertuko genuke.

Oraingo honetan, Lehen Hezkuntzako ikasleen blogean jarri ditudan ariketak hemen azaldu nahi dizkizuet. Bi ariketa hauetan bertan, editatzeko aukera ematen zaigu. Beraz, egin behar duzuen gauza bakarra klik bikoitza da. Hori egin ondoren, eremuaren barruan nahi duzuen testua, kodea, irudia… sartu ahal izango duzue. Gaurkoz nahikoa da bi adibide hauekin, baina zin dagizuet beste batzuek prestatu bezain azkar, hemen argitaratuko ditudala eta, gainera, ekoizteko jarraitu beharreko pausuak ere azalduko dizkizuet.

Ondorengo eremuan, klik bikoitza egin beharko duzu eta agertzen den istorio horren amaiera idatzi beharko duzu.

Pernando Amezketarra

Abaltzisketako jaiak San Juan-egunean izaten dira. Oi zuan bezela, joan zan Pernando Amezketarra ere norbaitek bazkaltzera bere etxera eramango zualakoan, baña goiz guzian gora ta bera bere burua erakusten ibilli arren, iñork ez zion ezer esan…

Hemen ere klik bikoitza egiten baduzu, editatzeko aukera izango duzu.

Paragrafoak, estiloak, estekak,
edo nahi duzun HTML kodea, benetan.

Azpiko taula horretan, hiru erantzun falta zaizkigu, osatuko al dituzu?

X 12 25 11
20 ??? 500 220
14 168 ??? 154
12 144 300 ???