IKTeroak blog-a BERRIAn

Kaixo IKTeroak.

Lehen aldiz idazten dut hemen (eta blog batean ere) eta barkatu didazue idatziko dudan xinpletasunagatik, “quicktags” direlako horiek erabili gabe.

Zorionekoak gu! Blog honen berri ematen du BERRIAk ostiraleko Tartea gehigarriaren 9. orrialdean, Mikrotxipa atalean. Euskarazko bi blog berriak aipatzen ditu, bat gurea eta bestea Gorka Julio kazetariak Gaztetxulon idazten dituen erreportaiei buruzkoa.

“Blog teknofiloak” bezala izendatzen gaitu. Gureataz konkretuki hauxe esaten du:

“IKteroak Jakintza ikastolako irakasle batzuek sortu dute, eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) irakaskuntzarekin lotzen ditu. Bertan azaldu dutenez, blog honez gain, bitakorak irakaskuntzan erabiltzeko esperimentu kolektiboa eta parte hartzailea prestatu nahi dute beste ikastegi batekin”.

Beno, beno, asteburu ona pasa ….

EGA on-line 2

Aurreko batean, EGAko atariko probei buruz idatzi nuen. helbide interesgarri bat eskaintzeaz gain, “turismo” pixka bat egiteko aukera ere ematen nizuen. Oraingo honetan, aldiz, harira joango naiz eta sustatun aurkitutako artikulu bat ekarriko dut hona.
Internet&Euskadi elkarteak Euskararen Gaitasun Agiria lortzeko gainditu behar diren atariko frogak http://www.interneteuskadi.org/euskara/ega helbidean zintzilikatu ditu. Guztira zazpi urtetako azterketak kontsultatu daitezke gune horretan, urte bakoitzeko bi edo hiru froga.

Internet&Euskadi elkarteak garatutako aplikazioak galderen erantzun zuzenak zein diren jakitea ahalbidetzen du eta azterketetan jarri ohi diren zenbait audio zati ere entzun daiteke.

Edozein nabigatzailerekin egiteko modukoa
Aplikazioa XML eta HTML formatu irekiak erabiliz programatuta dago, eta edozein nabigatzailetan ikus daiteke. Hala, javascripta aktibaturik izanik aipaturiko atariko frogak egin daitezke, inolako programa berezirik instalatu gabe. Bestalde, ariketa bakoitzak ez du 100 KB baino gehiago betetzen.
Ikusiko duzuen bezala erabiltzeko oso erraza eta erosoa da. Beraz, anima zaitezte!

Argazki kamera birtuala

Aspaldi honetan, IKTen erabilera areagotzen joan den heinean, irakasleon eguneroko lanean eginkizun berriak sortu dira. Horietako bat izan da argazki kamera digitalaren erabilera. Gaur egungo kamera berriekin ez da beharrezkoa izaten argazkigintzan jantziegiak egotea. Botoia sakatu eta, klik baten ondoren, hortxe dugu argazkia!. Halere, beti izaten dira irakasle saltseroak, botoi guztiak ukitzen dituzten horietakoak. Hauentzat hemen doa webgune hau, diafragma, obturadore, foku distantzia,.. eta horrelakoak zer diren eta argazkiaren kalitatean zer eragin duten ulertzeko balio duena. Orain dela hilabete batzuk izan nuen honen berri (magic da horren lekuko) baina helbidea galduta nuen. Gaur Alt1040-n berriro aurkitu dut orri honen erreferentzia. Argazkigintzaren mundua gustukoa baduzue bisitatu, interesgarria da benetan.

Google Toolbar 3.0 beta

Aulablog21-n irakurri dut kalean dela jada Google Toolbar 3 beta bertsioa. Bertsio honek soilik Windows-en Internet Explorer-en erabiltzeko balio du. Ohi diren tresnez gain, bi berrikuntza nagusi dakartza, biak interesgarriak benetan:>

  • Alde batetik, zuzentzaile ortografiko bat du web formularioetan idatzitakoa zuzentzeko.
  • Bestalde, ingelesez idatzita dauden webguneen hitzak erdarara itzultzeko tresna bat du