Ezin pasatzen utzi Microsiervoseko bi kidek Web 2.0ri buruz garatu duten mapa bisuala. Mapa hau La web 2.0 deritzon liburu baten zati bat da (Antonio Fumero eta GenĂs Rocak idatzia eta Orange Fundazioak argitaratua) eta helburua Web 2.0 zer den begi-kolpe batez erakustea da.
Mapak Web 2.0rekin lotutako terminoak – software soziala, folksonomiak, partaidetza…- modu erakargarri eta laburtuan aipatzen eta azaltzen ditu. Teknikoegiak diren kontzeptuak (RSS, AJAX, API…) ez dituzte ahaztu eta hauek argi uzteko glosategi bat ere ipini dute. Honetaz guztiaz gain, hainbat termino hobeto ulertze aldera, abian dauden Web 2.0 proiektuekin lotu dituzte (blog, wiki, agregatzaile, eta abarrekin) eta ikono berezi batez, YouTube, Del.icio.us eta Flickr bezalako proiektu erraldoien adibideak nabarmendu dituzte.
Bestalde, denok dakigunez, eduki mota hauetako mapak, idatziak eta beste ezin dira formatu itxian aurkeztu; izan ere, ateratzen direnerako zaharkituta gelditzen baitira. Horretan pentsatuz, wiki bat ere jarri dute abian mapak aipatzen dituen zerbitzu guztien zerrendaren zabalkuntza ahalbidetzeko. Garrantzitsua da aipatzea, halaber, dena Creative Commons lizentziapean dagoela.
Amaitzeko, esan beharra daukat biak -mapa eta wikia- oso interesgarriak eta baliagarriak iruditu zaizkidala; alde batetik, Web 2.0 terminoa ezagutzen ez dutenei modu erraz zein grafikoan zer den adierazteko eta, bestetik, lehendik ezagutzen dutenei sakontzen laguntzeko.
Mapa jaisteko:
- Web 2.0 mapa (PDF estekak mantenduz, 2,3 MB)
- Web 2.0 mapa (PDF Illustratorentzat, 4,6 MB)
- Web 2.0 mapa (Photoshop 300 dpi, 11,3 MB)
- Web 2.0 mapa (PNG 150 dpi, 3,7MB)
- Web 2.0 mapa (JPEG 72 dpi, 160 KB)
- Web 2.0 mapa (GIF 72 dpi, 72 KB)
La Web 2.0 liburua jaisteko:
- Aurkibidea
- Liburua (PDF)
Wikian sartzeko: