Gaur, Bilbaon ospatzen ari den Nonick izeneko bilkuran, beste gauza askoren artean, Euro Blog Awards banatu dira.
“Eurovision” sistema bidezko bozketa bitxi horretan, epaile bakoitzak bat, bi eta hiru puntu banatu behar zituen. Guk 5 puntu lortu ditugu eta, horietatik, Portugaleko epaileak 3 eman dizkigu. Mila esker!!!
Irabazlea Alemaniako Netzpolitik bloga izan da eta Bideoblogen atalean, La Comuna izan da. Zorionak guztioi!!!
Portugaleko epaileak emandako hiru puntu horiek eskertzeko, Siniestro Total taldeak argitaratu zuen “Menos mal que nos queda Portugal” albumeko abesti ezagun honekin uzten zaituztegu. Bideoa Bilboko Kafe Antzokian grabatuta dago.