Internet Explorer-ek Firefox eta Opera bezalako nabigatzaileek aspalditik duten ezaugarri bat inplementatuko du hemendik aurrera: aukera izango dugu leiho bakar batean orri bat baino gehiago irekita edukitzeko. Horretarako nahikoa izango da MSN Search Toolbar aplikazioaren ingelesezko azken bertsioa instalatuta izatea.
Jakitera eman da, baita ere, Internet Explorer 7 bertsioak RSS bitarteko sindikaziorako euskarria eskainiko duela laister.
Microsoftek garbi utzi du, berriro ere, zer den hobekien egiten dakiena; merkatuan sortzen diren azken aurrerapenen plagio lotsagabea. Norbaitek ezagutzen al du Microsoft-ek sorturiko aplikazio propiorik?. MS-DOS sistema eragilea “sortu” : zutenetik hona, ba al da merkatuan etxe honek kaleratutako proiektu propiorik?