Nazkatuta ohiko tresna barrekin? Ez duzu zure gustuko bat topatzen? Bada, eraiki ezazu zeurea!!!
Gaur, ez galdetu nola, baina Conduit izeneko orrira iritsi naiz eta “Create Toolbar” irakurri dudanean, nire arreta bereganatu eta jakin-mina piztu da. Hasteko, logoa txertatzeko aukera eskaintzen didanez, gure ikono txikia sartu dut. Jarraian, bilatzaile bat txertatzeko eskatu dit (Google, bere bertsio ezberdinekin, bakarrik azaltzen da eta ez dut Google.eu topatu ). Gauzak horrela, google.com hautatu dut. Ondoren, esteka bat jartzeko aukera eman dit (gero editatu dudanean, ezabatu egin dut) eta gure ikastolakoa jarri dut. Azkenik, tesna barrari izena emateko eta pasahitza jartzeko aukera esakini dit. Atal horretan, aipaturiko datuaz gain, zure korreo kontua eskatzen dizu, hizkuntza ezartzeko aukera (hemen ere ez dut euskararik topatu) eta domeinu bat hautatzeko (zerrenda itxia da eta ezin da zure domeinua erabili). Honekin, “Create my toolbar!” izenko botoia sakatu eta listo. Zure toolbar eginda daukazu.
Baina hoberena gero dator, izan ere, aukera gehigarri ugari eskaintzen dizu zure tresna barra pertsonalizatzeko. Adibidez, nik hasieran jarritako ikastolako esteka kendu egin dut eta ondorengo elementuak txertatu ditut:
- RSS jario irakurgailua
- Albisteak
- Posta elektronikoa abisatzeko
- Irratia
- Eguraldia
Elementu hauek denak konfiguratu egin behar dira eta gure tresna barran honako datuak sartu ditut:
- RSS jario irakurgailuan jario hauek: Euskaljakintza, Jakinstein, Ordizia, Jakinmin, Argitxo, Galtzagorri, Sustatu, Berria, Zabaldu eta del.icio.us. Nolanahi ere, editatzeko aukera daukazu eta zureak gehitu, hauek kendu…
- Albisteen eremuan: Berriakoak sartu ditut
- Posta elektronikoa abisatzeko gunean: Norberak bere kontuak sartu behar ditu, baina hauek onartzen ditu: Gmail (gmail zure domeinuarekin ez du onartzen), Yahoo, Hotmail eta POP3 kontuak
- Irratian: Euskadi irratia sartzeko esan diot baina ateratzen dena Radio Euskadi da. Podcast-ak txertatzeko aukera ere badago. Ni saiatu naiz Irratia.com sartzen eta ez dut lortu. Ziur, zuek ni baino iaioagoak zaretela eta lortuko duzue.
- Eguraldia: hemen ere, norberak kokatu beharko du bere hiria (ordizia ez da azaltzen).
Arestian aipaturiko aukeraz gain, beste aukera batzuk dauzka tresna barra honek: esteka botoia (lehen kendu dudana), Gogokoen menua (norberak konfiguratu beharko dituenak), mezu kutxa (RSS bidez mezuak bidaltzeko-jasotzeko aukera), banatzailea, testua azpimarratzeko koloreak, mezu pertsonalizatua agertzeko gunea, Txata, Pop-Up leihoen blokeatzailea, HTML bidez osagarriak txertatzeko aukera. Ikus dezakezuenez, aukera ugari tresna barra guztiz ( beno, ezin da dena euskaratu) pertsonalizatua sortzeko.
Behin, osagaiak zehaztu eta gero, ematen dizuten helbidera joan eta hortxe deskargatu beharko duzu. Aukera bikoitza eskaintzen du: Firefox (hedapen edo gehigarri gisa instalatzen du) eta Internet Explorer. Gure tresna barra deskargatu nahi baduzu, hementxe topatuko duzu. Nik Firefoxen nahiz IEn instalatu dut eta primeran funtzionatzen du.
Baten bat animatzen bada eta aukera interesgarriak bilatzen badizkio, badakizue, hementxe daukazue aukera guztiokin partekatzeko. Portzierto, baten batek asmatzen badu podcast-ak txertatzen edota Euskadi Irratia (Euskaraz) eta ez Radio Euskadi (gazteleraz), esan dezala.
Estekak: