Nahiz eta oraindik beta bertsioan jarraitu, pasa den ostegunean aditzera eman dutenez, Writelyri hobekuntza dezente txertatu dizkiote. Hauen artean:
- Dokumentu aktiboak kudeatzeko fitxa berria
- Zakarrontzia hustutzeko aukera
- Numerazio eta buleta estilo berriak
- Dokumentu bat blog batean argitaratzerakoan atal desberdinak aukeratzeko bidea
- Argitaratutako artikuluak hautatutako irakurleei epostaz abisua bidaltzeko aukera
- Azkenik, hainbat akats zuzendu dira ere
Ez da lehenengo aldia aplikazio honen aipamena egiten dugula IKTeroetan; halere zuetako askok, agian oraingoan entzun duzue lehenengoz Writelytaz. Irakaslea bazara proba ezazu!. Aukera interesgarriak eskaintzen ditu zure ikasleekin erabiltzeko. Seik aspalditik erabiltzen du bere batxilergoko ikasleekin arrakasta itzelarekin.