Euskal Herriko Hezkuntza Administrarien Forum Europarra, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza , Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Innobasque eta Jakiunde erakundeak bultzaturiko ekimena zer den jakiteko hauxe da diotena:
Euskadin hezkuntza birpentsatzeko lau euskal erakunderen baterako proiektu bat da (Euskal Herriko Hezkuntza Administrarien Forum Europarra, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza , Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Innobasque eta Jakiunde)
Partaidetzarako web bat da. Berrikuntzan europar erreferentea izateko agertzen zaigun erronkari aurre egiteko eta gure herriak behar duen hezkuntzari buruzko pentsamendu, iritzi eta hausnarketarako eremu bat zabaltzea da bere asmoa.
Gure gaurko eta geroko gizarte berritzaile, sortzaile eta aitzindari bat lortzeko jarduerarekin batera ere, gizarte justuago, baketsua eta solidarioagoa lortzearen ahaleginak etorri behar du .
Gure gizartearen eraldatzea, pertsona guztien zein hezkuntzaren eginbehar bat da. Horregatik, ikuspegi, sentsibilitate eta bizi proiektu desberdinetatik adostu beharko dugu zein den horretarako behar dugun hezkuntza: Zein konpetentziak? Zein aldaketak dira ezinbestekoak hezkuntza sisteman, familietan, gizarte eragileengan.
Erantzuna zurea da. Eraiki dezagun guztion artean nahi eta behar dugun hezkuntza.
Ea azken esaldi hori egia den. Momentuz, jarri duten blogean iruzkinetan besterik ezin da parte hartu. Zergatik ez da aukera ematen alta emateko eta nahi duenak ekarpenak egiteko? Nik hori proposatzen dut etorkizuneko hezkuntza horren oinarriak sendoagoak izan daitezen.