spaldi honetan, Finlandiako Hezkuntza Sistemari buruzko artikulu ugari irakurtzen ari naiz eta, aitortuko dizuet, bertara lan egitera joateko gogoa pizten zaidala. Zoritxarrez, nire suomiera ez da oso txukuna eta hemen jarraitu beharko dut.
Hango Hezkuntza Sistemaren ezaugarriak azaldu nahiko nizkizueke, baina hori oso luzea izango litzatekeenez, zatika egitea otu zait. Gaurko idatzi honetan, aipatuko ditut Finlandiako sistema ongi ezagutzen dutenek aipatzen dituzten giltzarriak. Ondorengo artikuluetan, giltzarri horietako bakoitzaren inguruan hausnarketa bat egiten ahaleginduko gara, gure sistemarekin alderaketak eginez.
- Irakasle adituak
- Ikasle bakoitzak berebiziko garrantzia du
- Ebaluazioa aldaketaren sustatzailea
Giltzarriak horiek izanik, ezin dugu ahantzi badirela beste faktore batzuk sistemaren arrakastan eragin zuzena dutenak, hala nola:
- Sistemaren deszentralizazioa
- Administrazioaren inbertsioak
- Baloreen transmisioa
- Konpetentzietan oinarritutako helburuak
- Metodologia aktiboak
- IKTak gelatan
- Finlandiarren izaera, hizkuntza, kultura…
Beno, aurrerapen gisa ez dago gaizki, ez? Datozen idatzietan hori guztia xehetasun handiagoz aztertuko dugu. Itxaroteko gogorik ez baduzue, artikulu batzuk del.icio.us-en gorde ditut.