Seik kudeatzen eta aurrera daraman Euskaljakintza bloga Espiral Sarian finalerako hautatu dituzten 50 blogen artean sailkatu da.
Honezkero jakingo duzue 2. Batxilergoko Euskara ikasgaia lantzeko erabiltzen duela eta era guztietako baliabideak eta artikulu oso interesgarriak topatuko dituzuela bertan. Guztiz gomendagarria.
Honek, ikasleek nahiz irakasleek ongi egindako lana aitortzeko balio dezala. Izan ere, zailtasunak-zailtasun, proiektu bat besterik ez zen hura gorpuzten joan da eta, egun, sarean topa daitekeen gunerik interesgarrienetarikoa bilakatu da. Zorionak Maite, lan bikaina egiten ari zarete eta!
Ah, eta blog hau baloratzen ez duen arren (gehiegi litzateke hori), sari horren epaileen artean estatuko irakasle blogari garrantzitsuenak daude eta horien artean, gure ezagun bat. Ea identifikatzen duzuen.