pi-kaaa-chu piikachu Pi-pii-chuuuu pikapi

Izenbur hori ikusita edozer gauza pentsa badezakezue ere, jakin ezazue IKTeroak, Jakintza Ikastolako Bloga besterik ez duela jartzen, hori bai, Pikatxuren hizkuntzan idatzita. Edozein mezu hizkuntza horretara itzultzeko aukera hemen izango duzue.

Baina hori proiektu handiago baten zati bat besterik ez da. Izan ere, blog honetan era guztietako gauzak sortzeko tresnak baitaude: pasahitzak sortzeko tresna, enpresen izena eta logo sortzailea, PHP objektu sortzailea, aktasen mezu sortzailea… eta horrelako ehundaka bitxikeri.

Une dibertigarria pasatzeko aukera paregabea.

Pikatxuren bertsioa (eleanitzak gara):

pika-pika piii pikachu piikaa pikaa chuuuu pipi-pi-ka-chu pii, pikapi chuuuu piikachu, pi-kaaa-chu pi-i-chuuuu-pi Chuuu pika-pika ka Pikapi pikachu, pipi chu, Pipi-pika-pi chu-piikachu Piikachu. Pika-chu pipi Pi-ka-chu-pi Pika-pika-pi ka-pika-pika Pika-pi Kachu chuuuu pikaa.

piika Pipi Pika-pika piikachu Piika Pika Pi-i Pika-pika Ka ka. piii Kaa, piii pika-chu Pi-i pi-kaaa-chu-pi chuuuu piikachu Pika-chu pika-pika: kaa-pikachu piikachu pikachu, Pika-pika Chuuu pii piii Ka-pika-pika, pi-i pi-ka-chu pi-i-pika-pika, pi-ka-chu Piii Pikachu-kaaa… kaa pikapi-kachu pi-kaaa-chu pi-kaaa-chu-pi.

Chu Pi-pi-kaaa-chu-kaa chuuu-piii chuuuu pii-chuuuu.

Pika-pi-kaaa kachu (Hurrengora arte)

Iturria: Pixel y Dixel

Big Brother-en bizi al gara?

Gaur, Microsiervos begiratzen ari nintzela 2.5 gigapixel-eko argazki bati buruzko albiste bat irakurri dut. Aipatzen dutenez, 300 dpi-ko erresoluzioan inprimatuko bagenu, 6,67 x 2,67 metroko argazkia aterako litzaiguke. Argazki erraldoi hau “eraikitzeko” 600 argazkiko puzzlea osatu dute.

Nolanahi ere, datu horiek ikusgarriak eta harrigarriak diren arren, deigarriena zera iruditu zait: argazki hauek zure intimitatea lapurtzeko duten ahalmena . Lehenengo argazkia, ikus dezakezuen bezala. urrutitik ateratako hiri baten panoramika da.

Baina zoom-ari ematen diozunean, ohartzen zara argazki hauen erresoluzioak zer egin dezakeen. Niri barruan daramagun voyeur-a piztu egin dit eta hiri horretako eraikinetan ikus nezakeenaren atzetik jarri nau. Egia esan, ez dut denbora gehiegirik behar izan langile batzuk “bekatuan” harrapatzeko.

Segituan zera pentsatu dut: zein gizarte motan bizi gara? Edozeinek argazki kamera edo mugikorra eskuetan, gure eguneroko eszenak har eta argitara baditzake, zer ez dute egingo gure segurtasunaren izenean dihardutenek? Azkeneko argazki horretan ikus daitekeen legez, batek daki zenbat kilometrora dagoen kamera batez zer jakin daitekeen, hala txiker egindako langileen gorabeherak nola etxe barruko gertaerak! Ni, badaezpada ere, etxeko pertsianak jaisten hasiko naiz.

Ni kezkatu egin naizen bitartean, beste batzuk hasiak dira beste erabilpen bat ematen eta hainbat jolas proposatzen dute: batek terraza batean dagoen neska bat aurkitzea proposatzen du, beste batek puzzle horretan dauden akatsak ( esaterako, autobusa eta autoa bat eginda agertzen dira, hankarik gabeko pertsonak…), gaizki aparkatutako kotxe baten matrikula ( ez da isuna jartzeko)… Ikusten duzuenez, gauzak fokatzen ditugun ikuspegiaren arabera erabat aldatzen dira.

IKTeroak ero eta bero

Agian, udako oporren azkeneko egunetan aspertzen hasita gaudelako, kuestioa da gaur saltseatzen ibili naizela eta gauza bitxien bila aritu naiz.

Lehenengoa, zigiluak ekoizteko web hau aurkitu dut eta, jakina, proba bat egin dut bi IKTeroen argazki batekin. Hauxe da emaitza.

Bigarrena, flashen animazio eroak egiteko web hau aurkitu dut eta hemen ere ezin proba egin gabe utzi. Emaitza ez da museo batera eramateko modukoa izango, baina probatu zuek eta ikusiko duzue.
Nik egindako animazioa ikusteko egin klik hemen.

Hirugarrena, gaur instalatu dut Google Talk nire eramangarrian eta ez dut lortu inorekin hitz egitea, denak oporretan baitaude eta, gainera, ikastolako konexioa berriro eten da (ni ikastolako sarearekin 8 kilometroko Wi-fi konexioaren bitartez konektatzen naiz) . Nolanahi ere, Skype eta Messenger-en konpetentzia izan daitekenaren ezaugarriak ikusita, nik uste dut itxaron beharko dugula jakiteko noraino irits daitekeen. Une honetan, bere interfazea oso sinplea da eta beharrezkoa da Gmail kontu bat izatea.

Canon 5D: 13 Megapixel-eko argazki kamara

Beharbada, berandu nabil hau proposatzeko baina, atzo aurkeztu zuten argazki kamara hau eta, nahiz oporrak bukatzen ari diren, Jolausek Deniatik bidali digun argazkiaren kalitate kaxkarra ikusita, ez naiz erreprimitu eta proposamen hau luzatzen diot/dizuet.

2.5″eko LCD pantaila, JPEG nahiz RAW grabazioa, DIGIC II irudiak bertan prozesatzeko, 3 fotograma segundoko ( 60 arte ) grabatzeko aukera, bideo eta audio irteera, USB 2.0 konexioa eta WTF-E1 modulu inalanbrikoarekin bateragarritasuna dira bere ezaugarri nagusienak.

Hoberena, zalantzarik gabe, bere prezioa da: 3500 US$. Zer da hori irakasle baten soldata duenarentzat (sare “pribatuan” gaudenontzat, batez ere)??? Animo Jolaus eta ea honelako batekin gure begiak alaitzen dizkiguzun!!!

Informazio gehiago:

Ubergizmo

Alex.net (PDF)