Malawarea Sonyk saltzen dituen musika CDetan?

Vnunet.es-en diotenez Sonyk rootkit delako sistema bat inplementatu du bere musika CDetan inongo aipamen publikorik egin gabe. Sistema honen bitartez, behin CDa gure ordenadorean erreproduzitu ondoren, antibirusek detektatzen ez dituzten hainbat artxibo (spyware eta malaware aplikazioen antzekoak) instalatzen dira gure diska gogorrean. Izkutuan geratzen diren artxibo hauek gure sistemaren segurtasuna kolokan jartzeaz gain, mp3 abestiak sortu edota CDaren kopiak egitea eragozten dute. Eta hau guztia gutxi izango balitz, artxibo hauek ezin dira desinstalatu gure ordenadoretik; detektatu ondoren zuzenean borratzen baditugu gure ordenadoreko CD edo DVD unitateak funtzionatzeari utziko dio.

Ulertuko duzuen bezala sekulako polemika sortu da guzti honen inguruan eta azkenean Sony-k ActiveX-en oinarritutako aplikazio bat sortu behar izan du artxibo hauek bistaratu ahal izateko. Hala eta guztiz ere, ez duena oraindik garbi adierazi zera da: artxibo hauek desinstalatzeko aplikaziorik aterako ote duen edo ez. Ea nola bukatzen den istorio negargarri hau. Benetan pentsatzen al dute multinazionalek horrelako neurriekin CDen salmenta mantentzea lortuko dutela ?. Egia izango ote da multinazionalek horrelako neurriak hartzen dituztenean, CDaren inguruan mugitzen den industriaren desagertzea gertu ikustearen ondorioa izango dela?.

PANDORA

Lehengo astean PANDORA ezagutu nuen, hobeto esanda, pandoraren kutxa ireki nuen. Baina, lasai, ez naiz mitologiaz hitz egiten ari, ez ziren bertatik gizakiontzat zoritxar guztiak atera, ez, nik hautatutako musika eta estiloko hainbat abeslari ezezagun atera zen bertatik! Baina gatozen harira.
Pandora Music Genome Project-ek sortutako sareko musika zerbitzu bat dugu. Hainbat musikari eta musikazalek sortutako eskaintza originala dugu berau, 10.000 artista baino gehiagoko abestien sailkapenean datza beraien ideiaren originaltasuna. Hau da, azken urteotan 10.000 (azkar esaten da) abeslari baino gehiagoren abestiak analizatu eta banan-banan sailkatzen joan dira ezaugarri mordo baten baitan (melodia, harmonia, erritmoa, instrumentazioa, moldaketak, kantuen hitzak…).

Together we set out to capture the essence of music at the most fundamental level. We ended up assembling literally hundreds of musical attributes or “genes” into a very large Music Genome. Taken together these genes capture the unique and magical musical identity of a song – everything from melody, harmony and rhythm, to instrumentation, orchestration, arrangement, lyrics, and of course the rich world of singing and vocal harmony. It’s not about what a band looks like, or what genre they supposedly belong to, or about who buys their records – it’s about what each individual song sounds like.

Denok dakigu sarean toki mordo batean aurki dezakegula gure gustuko musika baina zein berrikuntza dakarkigu Pandorak? Bada, gure gustukoa izan daitekeen musika ezagutzera ematen digula. Nola? Kutxa ireki eta create a new station-i emanda. Hemen, zuk nahi duzun abeslaria edo abestiaren izena sartu eta berehala sortuko dizu sail bat abeslari edo abesti horren ezaugarriak dituzten beste kantari batzuekin. Jartzen dizun abestia zure gustukoa ez bada, adierazi dezakezu eta beste bat eskaintzen dizu segituan eta, gehiago zehazten zoazen heinean (hau bai, beste hori ez) zure nahietatik hurbilago daude (nirekin, behintzat, ez dute luze jo asmatzeko entzun nahi nuena…). Hori gutxi balitz, musika mota edo arlo ezberdineko sailak sortzeko aukera ere badago (100era arte!). Okerrena da, ordaindu beharreko zerbitzua dela nahiz eta lehenengo 10 orduak dohain izan. Urte osoko erabilerak 36 euro balio du; dena den, beste aukera bat lau hilabeterako alta ematea da 12 euro ordainduta. Hori bai, nik hasteko, proba egitea aholkatzen dizuet, 10 orduk ere artista ezberdin ugari ezagutzeko parada ematen du eta… gero gerokoak!

Eseri, une batez utzi egin beharrekoak alde batera eta goza ezazu musikaz…

Firefox-ek 100 milioi deskarga izatera heldu da

Azaroan urtebete beteko da Mozilla fundazioak nabigatzaile iraultzaile hau kaleratu zuenetik eta, jadanik, 100 milioi deskarga izan ditu. Albiste pozgarria benetan. Halere, dena ez da hain polita: InfoBAEn irakurritako artikulu honek dioenez, Firefox-en merkatu-kuota jaitsi egin da azken hilabetean, %8,27ko kuota izatetik %7,5era. Arrazoi desberdinak aipatzen dira jaitsiera hauek justifikatzeko.

IKTeroak dolarren gurdian

Egitasmo apala izan zen, bai. Ilusioz beteriko ibilbide bati ekin genion. Inondik inora ez genuen ustekabean iritsi zaigun arraskatarik espero.

Orain, egoera oso bestelakoa da: Jolaus, astebururo, Euskal Herriko hotel batera joaten da. Sei, hasita dago Londonera erosketak egitera bidaiak egiten. Magic-ek, bere borda umila utzi eta argazkiko bulegoa eraiki du. Ez dakiguna da asteburuak non igarotzen dituen.

Magic-en egoitza berriak eskaintzen dituen zerbitzuak eta erosotasuna direla eta, bertan kokatu ditugu gure ordenagailuak, Jolausen gadget-ak, Seiren arropategi berriak… Okerrena, yacuzzia batzuentzat “bizioa” bihurtu dela eta sustu bat baino gehiago eman digula. Azpiko bideo labur horretan ikusiko duzue gaur nola aurkitu dudan gure bloga. Ezin dugu horrela jarraitu!!!

Esaera zahar bat gogoratu beharrean nago: Ur handietan, arrain handiak.
Ezkailuak besterik ez gara eta ez al gara ur sakoneegietan sartzen ari? Ez al gara itoko?

Argazkirako erabili dudan helbidea: Office Sign Generator
Bideoa egiteko erabili dudan helbidea: Netdisaster

Luke aldizkari digitala

Pixka bat (edo oso) berandu bagabiltza ere, LUKE aldizkari digitala aurkeztu nahi dizuegu (ezagutzen ez duzuenoi, behintzat). Berandu diot, 2000ko urtarrilean hasi eta, jada, 65. zenbakian doazelako! Baina, kontua da, guk duela gutxi ezagutu dugula eta, benetan interesgarria deritzogunez agerkariaren diseinu, ideia eta edukiari (gazteleraz idatzita egon arren), beraren berri eman nahi dizuegula.

Luke aldizkariaren goialdea

Luke literaturan eta egungo sorkuntzan (zentzu osoan eta irekian hartua), arte eta musikan oinarritutako aldizkari digitala dugu. Bertan, literaturaz gain, arte, musika, zine, antzerki eta bestelakoei buruzko artikuluak topa ditzakegu.
Hementxe, aurki ditzakegu, halaber, mundu honetan murgiltzeko beharrezkotzat jotzen dituzten loturak ere. Egia esan behar badut, erreferentzia labur hau idazteko (edo idatzi aurretik dokumentatzeko) denbora mordo bat pasa dut (ez pentsa lerro hauek idazteko izan direla, ez; sartu eta ezin atera ibili naizelako baizik!). Loturaz lotura argazki erakusketa batetik, poesia gune batera pasa eta handik, literatura aldizkari ezberdinetara jauzia eginez ibili naiz.

Kepa Murua (poeta-editore), Angel Lz. de Luzuriaga (kreatiboa), AFC Mintxo (pintore), Roberto Gutiérrez (musikazale eta abokatua) eta Luis Arturo Hernández (irakasle-idazlea) dira hilabetero zenbakia sarean jartzez arduratzen direnak. Iritzi askearen aldekoak agertzen dira, aurreiritziaren aurkakoak; euren ustez, hitzak eta irudiak etengabeko jarioan aurkitzeko leiho handi bat da aldizkaria…

LUKE es experimental y creativa, mira y ve al mismo tiempo, dice y opina, informa y difunde un mundo propio, habla del artista y del mundo, se atreve a ser mensaje y emoción, entre el caos y la confusión del momento busca sus propias respuestas y contradicciones.

Hau guztia eta askoz ere gehiago www.espacioluke.com -ean ikusi ahal izango duzue…