Astronomia lantzeko baliabidea

Natur Zientzian astronomia lantzerakoan astroak (izarrak, konstelazioak, galaxiak eta abar) “behatzea” zaila izaten da. Badira hortik planetarium moduko hainbat programa, baina hau da nik aurkitu dudan onena (beste norbaitek zerbait hobea aurkitzen badu esan dezala!).

Zeintzuk dira bere ezaugarri aipagarrienak:

  • Erabiltzen erraza.
  • GNU general Public License (GPL) da. Beraz doan lor daiteke.
  • Kalitate handiko “benetako” zerua aztertzeko eta behatzeko aukera.
  • Zerua Lurreko toki desberdinetatik ikusteko aukera (konfigurazio ataletik erabakitzen da).
  • Atmosferaren distortsioa kentzeko posibilitatea.
  • Konstelazioen izenak eta irudiak ikus daitezke.
  • Gaztelerara itzulia dago (beraz ez dugu ingelesarekin “burrukatu” beharrik).

Programaren izena esatea ahaztu zait: Stellarium 0.8.2 da eta “www.stellarium.org” hebidean eskura daiteke.

Guk gelan proiektore batekin erabiltzen dugu eta benetan ikusgarria da. Animatu!

Jotspot ere erori da Googlen hatzaparretan

Horrela jarraituz gero sarean aurki daitezkeen aplikazio interesgarri guztiak Googlen esku geratuko dira. Gaur bertan aditzera eman dutenez euren blogan, Googlek JotSpot erosi du, wikiak online sortu eta kudeatzeko aurki daitekeen tresnarik potenteenetako bat. Writelyrekin gertatu zen bezala, aplikazioa euren sistemetan integratuko dute, irudi korporatiboari arreta berezia eskainiz. Bitartean, JotSpot-en alta emateko aukera bertan behera geratuko da.

Duela urtebete baino gutxiago, handik eta hemendik ezagutu nituen hainbat aplikazioetan irekitako erabiltzaile kontu asko, une honetaan Googlen esku daude. Di-da batean bereak egin ditu sarean dauden aplikazio interesgarri gehienak. Ez dakit “bildurra” edukitzeko modukoa den baina errespeto pixka bat ematen du, ezta?

Denbora pixka bat beharko dugu guzti honek nora eramango gaituen ikusteko.

IKTeroen tresna barra

Nazkatuta ohiko tresna barrekin? Ez duzu zure gustuko bat topatzen? Bada, eraiki ezazu zeurea!!!

IKTeroen tresna barraren irudia

Gaur, ez galdetu nola, baina Conduit izeneko orrira iritsi naiz eta “Create Toolbar” irakurri dudanean, nire arreta bereganatu eta jakin-mina piztu da. Hasteko, logoa txertatzeko aukera eskaintzen didanez, gure ikono txikia sartu dut. Jarraian, bilatzaile bat txertatzeko eskatu dit (Google, bere bertsio ezberdinekin, bakarrik azaltzen da eta ez dut Google.eu topatu Smilley Negarrez). Gauzak horrela, google.com hautatu dut. Ondoren, esteka bat jartzeko aukera eman dit (gero editatu dudanean, ezabatu egin dut) eta gure ikastolakoa jarri dut. Azkenik, tesna barrari izena emateko eta pasahitza jartzeko aukera esakini dit. Atal horretan, aipaturiko datuaz gain, zure korreo kontua eskatzen dizu, hizkuntza ezartzeko aukera (hemen ere ez dut euskararik topatu) eta domeinu bat hautatzeko (zerrenda itxia da eta ezin da zure domeinua erabili). Honekin, “Create my toolbar!” izenko botoia sakatu eta listo. Zure toolbar eginda daukazu.

Baina hoberena gero dator, izan ere, aukera gehigarri ugari eskaintzen dizu zure tresna barra pertsonalizatzeko. Adibidez, nik hasieran jarritako ikastolako esteka kendu egin dut eta ondorengo elementuak txertatu ditut:

  • RSS jario irakurgailua
  • Albisteak
  • Posta elektronikoa abisatzeko
  • Irratia
  • Eguraldia

Elementu hauek denak konfiguratu egin behar dira eta gure tresna barran honako datuak sartu ditut:

  • RSS jario irakurgailuan jario hauek: Euskaljakintza, Jakinstein, Ordizia, Jakinmin, Argitxo, Galtzagorri, Sustatu, Berria, Zabaldu eta del.icio.us. Nolanahi ere, editatzeko aukera daukazu eta zureak gehitu, hauek kendu…
  • Albisteen eremuan: Berriakoak sartu ditut
  • Posta elektronikoa abisatzeko gunean: Norberak bere kontuak sartu behar ditu, baina hauek onartzen ditu: Gmail (gmail zure domeinuarekin ez du onartzen), Yahoo, Hotmail eta POP3 kontuak
  • Irratian: Euskadi irratia sartzeko esan diot baina ateratzen dena Radio Euskadi da. Podcast-ak txertatzeko aukera ere badago. Ni saiatu naiz Irratia.com sartzen eta ez dut lortu. Ziur, zuek ni baino iaioagoak zaretela eta lortuko duzue.
  • Eguraldia: hemen ere, norberak kokatu beharko du bere hiria (ordizia ez da azaltzen).

Arestian aipaturiko aukeraz gain, beste aukera batzuk dauzka tresna barra honek: esteka botoia (lehen kendu dudana), Gogokoen menua (norberak konfiguratu beharko dituenak), mezu kutxa (RSS bidez mezuak bidaltzeko-jasotzeko aukera), banatzailea, testua azpimarratzeko koloreak, mezu pertsonalizatua agertzeko gunea, Txata, Pop-Up leihoen blokeatzailea, HTML bidez osagarriak txertatzeko aukera. Ikus dezakezuenez, aukera ugari tresna barra guztiz ( beno, ezin da dena euskaratu) pertsonalizatua sortzeko.

Behin, osagaiak zehaztu eta gero, ematen dizuten helbidera joan eta hortxe deskargatu beharko duzu. Aukera bikoitza eskaintzen du: Firefox (hedapen edo gehigarri gisa instalatzen du) eta Internet Explorer. Gure tresna barra deskargatu nahi baduzu, hementxe topatuko duzu. Nik Firefoxen nahiz IEn instalatu dut eta primeran funtzionatzen du.

Baten bat animatzen bada eta aukera interesgarriak bilatzen badizkio, badakizue, hementxe daukazue aukera guztiokin partekatzeko. Portzierto, baten batek asmatzen badu podcast-ak txertatzen edota Euskadi Irratia (Euskaraz) eta ez Radio Euskadi (gazteleraz), esan dezala.

Estekak:

Google Docs

google docsYouTubekin gertatu ez den bezala, Googleek Writely erosi zuenean, enpresa berea egin eta produktua bere katalogora gehitzeko asmoa garbi adierazi zuen. Jokabide honek garbi adierazten zuen Writely desagertzear zegoela (orduan ezagutzen genuen moduan behintzat) eta epe labur baten ondoren, Googleek produktu berria kaleratuko zuela.

Egun hori heldu da. Googleek kaleratu berri du Google Docs aplikazio berria. Lehen gainbegiratu batean Writelyren arrasto bakarra webgunearen favicon delakoa da; gainontzekoa erabat zaharberrituta agertzen da, Googleen produktuen irudi korporatiboa nagusi delarik.

Deigarria da Google Docsekin batera, Spreadsheet kalkulu orri, Picasaweb argazki kudeatzailea, GMail eta Google Calendarrerako estekak bertan egotea (ingelesezko bertsioan bakarrik). Hau izango ote da aspaldiko zurrumurruek aipatzen zuten Googleen Onlineko Office paketea?. Hala ematen du.

Iturria: Denken Über

Google Maps Flight Simulator

Kontaezinak dira Google Maps eta Google Earth-en inguruan sorturiko aplikazioak. Gehienak oso interesgarriak eta erabilera anitza emateko aukera eskaintzen dutelarik. Baina orain aurkezten dizuedan aplikazio hau, bereziki atsegina iruditu zait udako egun aspergarri hauetan une dibertigarri bat igarotzeko.

Google Maps flight simuladorea Mark Caswell-Daniels-en proiektua da eta Paris, Londres, Tokio, New York edo Washington bezalako hirien gainetik hegan egiten uzten dizu.

Hegaldia kontrolatzeko geziak erabili behar dira eta abiadura aldatzeko “A” (azeleratu) eta “Z” (frenatu) teklak sakatu behar dira

Jaun-andreok, gerrikoak estutu, hegaldia hastera doa.