Teknologia Berriak amodioaren mesedean

Ezagunak dira Internetaren ingurumarian sortu diren harremanetarako guneak eta bertatik sortu diren bikoteak, ospatutako ezkontzak, … Baina, dirudienez, teknologiak ez du mugarik.


Atzo, albisteak arakatzen nenbilela, hara non topatu nuen Engadget-en albiste xelebre hau. Egia esan, ez nion garrantzi handiegirik eman baina, gure IKTeroen taldean dagoen beharra ikusita, albiste horren inguruko posta eskegitea erabaki nuen.
Albiste hau kamiseta baten ingurukoa zen. Ez nolanahiko kamistea, ordea. Lycraz eginiko kamiseta honek sentsore berezi batzuk ditu eta horiei esker besarkada baten sentsazioa jaso dezakezu. Sentsore horiek aktibatzeko nahikoa da SMS mezu bat bidaltzea. Honela, jantzita duzunean mezu bat bidaltzen badizute oso erreala den besarkada baten sentsazioa izango duzu: tenperatura igotzen da, bihotz taupadak antzematen dira, laztanak, … SINISTEZINA. Kamiseta honekin egin daitekeen moduan, berdin egin daiteke almohadilla batekin, labe batekin, …
Informazio gehiago nahi izanez gero sartu INDEX en web orrialdean. Ea IKTeroren bat animatzen den!!!

Argazki kamera berria

 

Denbora luzez argazki kamera “definitiboaren” ;-) bila ibili ondoren, pasa den asteartean hartu nuen erabakia: nire nahiak asetzen dituena, nire eskakizunei erantzuten diona, Pentax Optio S5n argazki kamera izan da.

Bilaketarekin hasi baino lehen kamerak bete beharko lituzkeen baldintzak zehaztu nituen:

  • Sistema optikoa izeneko etxe batekoa izatea, betidanik argazkigintzara dedikatu den etxe batekoa, alegia.
  • Tamainaz txikia, poltsikoan eramateko modukoa.
  • 5 Mpixel-etakoa gutxienez.
  • Bideoa grabatzen duena
  • Nire agendarako ditudan SD memoria txartelekiko konpatiblea izatea
  • 300 € ingurukoa.

Baldintza hauetan oinarriturik modelo desberdinak topa nituen (Canon Digital Ixus 50, Olympus µ-mini digital S, Casio Exilim EX-Z55, Sony Cibershot DSC-T3,….) eta azkenean Pentax-eko modeloa erostea erabaki nuen. Pixmanian erostea erabaki nuen. Eskaera egin eta bi egun barru argazki kamera eskuetan nuen.

Bateria kargatu bezain pronto, kalera atera eta argazkiak ateratzeari ekin diot. Lehenengo inpresioa benetan ezin hobea izan da. Txikia izan arren, bere aluminiozko karkaxari esker, sendotasun sentsazioa transmititzen du. Oso erabilerraza da, menu ugari ditu edozein egoerari arrakastaz aurre egiteko. Flash indartsua du. Benetan harrituta naukana bateriaren iraupena da; flash-arekin argazki ugari atera ondoren oraindik ez dut berriro kargatu behar izan. Agian punturik ahulena bideoarena da baina, zer demontre, bere zeregina argazki onak ateratzea da!. Hortxe ipintzen dizuet, goiz eder batean, Ordiziak duen itxura nire argazki kamera berriarekin jasota. Zuek erabaki!

Proiektu berri baten hasiera

Mezu honen bitartez IKTerook, Jakintza ikastolaren babesarekin, hasiera ematen diogu proiektu berri honi. IKTeroen bitakoraren ezaugarri eta helburu nagusienak ezagutu nahi badituzu irakur ezazu bitakora honen aurkezpen orria.

IKTeroen taldea osatzen dugunok bertan aurkituko duzun informazioa zure gustukoa izatea espero dugu. Bide batez, agertuko diren mezuei zure erantzuna bidaltzea gonbidatzen zaitugu, zure iritziak, ideiak edo bestelako informazioa bitakora honetan plazaratzea animatzen zaitugularik. Hori bai, jakinarazten dizugu mezuei erantzuko beharrezkoa dela lehenik erregistratuta egotea.

Weblog, blog edota bitakora izenez ezagutzen diren web orriak zer diren eta zein ezaugarri dituzten jakin nahi baduzue ikastolako web orrian topa ditzakezuen bi albiste hauek (I eta II) irakurtzea gomendatzen dizuegu.

Besterik gabe, IKTeroen taldeak ongi etorria ematen dizue gure bisitariek izango zareten guztiori.