Badirudi egun hauetan Blogsome-ekoek arazoak izan dituztela hacker-ekin. Segurtasuna bermatzearren egun eta erdi itxita eduki dute Blogsome . Barka eragozpenak!
Kategoria: Denetarik
Ezagunak izaten hasi gara
Ez nuen uste bitakora bat martxan jartzea hain gauza zirraragarria izango zenik. Gaurko eguna benetan berezia izan da. Pasa den astera arte, egunero, batez beste, hamabi bat bisitari bagenituen gaur 120 140 baino gehiago izan ditugu. A ze emozioa! Estatistikei gainbegiratu bat eman ondoren konturatu naiz IKTeroen bitakora poliki-poliki ezaguna egiten ari dela interneten, batez ere Hegoamerikako hainbat herrialdetan . Hau guztia, hein handi batean, Acertijos y Pequeños Enigmas blog argentinarrari zor diogu, gutaz egin duen aipamen bati esker 32 bisitari izan baitugu. Beste 15 sarrera izan ditugu Sustatutik; eskerrik asko zuen aipamenagatik eta segi orain arte bezala!.
Lanerako ezinbesteko tresna
Aspaldi honetan, Jakintza Ikastolako IKTeroak oso urduri eta lanpeturik ikusten ditudanez, tramankulu berri hau erostea proposatzea otu zait. Izan ere, geroz eta lanordu gehiago behar izaten dute euren lana aurrera ateratzeko eta horrenbeste ordu pantailari so eginez ez die batere mesederik egiten. Batzuk begiak gorrituta, besteek ipurdia gizenduta… baina, beti ere, lana jator eta txukun eginez.
Lan baldintzak hobetu nahirik, Magic-entzat kafea bero-bero mantentzeko tramankulua erosi berri dugu, une honetan derrigorrean, JOLAUS-entzat opari bat egin beharrean nago eta, nire uste apalean, JOLAUS-entzat opari hau baino hoberik ez dago. Engadget-en aurkitu dudan Beer Server honen bitartez ,ziur nago, IKTeroen ekoizpenak areagotu eta hobetuko direla.
Kafe bero goxoa beti
Ikastolako lehen solairuan kafe makina bat izan arren badirudi Jakintzako irakasleek nahiago izaten dutela beraien bulegoan dituzten kafe-makinekin kafe bero goxo-goxoa prestatzea. Askotan ikusten ditut irakasleak pantailaren aurrean beraien kafe katiluarekin eta, zenbatetan gertatu izan zaie, lanean buru belarri aritzea eta kafeaz ahaztea!!!! . Inbentu honekin konpondu da arazo hori.
Kafea berotzeko USB Cafe Pad berogailu txiki hau ordenadorearen USB portuari konektatzen zaio eta unetxo batean 40-80º C-tako tenperatura hartzen du (altuagoa erdian izkinatan baino). Sistema honekin ez zaizue sekulan hoztuko zuen kafetxoa!
Badakik Magic, bion artean kafe-makina bat erosi beharko diagu, gadget honekin ez zaiguk kafea sekula hoztuko. Halere, nik nahiago nuke garagardoak freskatzeko inbentutxo bat.
Xatakan irakurria
Holografia, teknologiaren hurrengo iraultza?
Hamaika aldiz entzun ditugu teknologiaren abiadura ikaragarriari buruzko aipamenak baina, errealitateak, beste behin, fikzioa baina harrigarriagoa da. Ostiralean, diska unitate berri bat aurkeztu baitzuten. Diska berri honek atzean uztiko ditu gaur egun erabiltzen ditugun euskarri guztiak: CD , DVD , …
Diska holografikoaz ari gara. Bere ezaugarriak ikaratzeko modukoak dira: 200 Gb hatz kuadro bakoitzeko eta 27 Mb-eko abiadura datuen transferentzietan. Honek zer esan nahi du? Bada, 2009rako 1,6 Tb-eko (1600 Gb) unitateak izango ditugula merkatuan. Baina aparatuak funtzionamenduan ikustea gustuko duzuela dakidanez, hemen ikus dezakezue bideo bat 3D gordetze optikoari buruz eta hemen beste bat diska horren prototipoari buruzkoa.
Informazio gehiago nahi izanez gero k(i)likatu hemen.
Albiste hau Xatakan aurkitu dut.